LH6ko ikasleek sare sozialen inguruko ikastaroa egin zuten. Hauen erabilpenaren inguruko gogoeta bat egiteko balio izan zien, jolasen bidez egoera desberdinak planteatuz. Hauen erabilpenaren arriskuak ere azaleratu ziren. Ikastaro interesgarria egunerokoan eskura ditugun balibideen erabilpen egokia bermatzeko.
Egilea: Administración
LH2 Lekunberrin igeriketan
Bizi dugun egoera zail honetan, LH2ko neska-mutilek izugarrizko zortea izan dute. Lekunberriko igerilekuan 15 eguneko ikastaroa egiteko aukera ongi aprobetxatu dute. Ongi pasatzeaz gain, izugarri ikasi dute. Bejondaizuela! Egia esan igerilekua ia osorik beraientzat bakarrik izan dute eta oso berezia izan da. Bi begirale izan dituzte, biak bikainak eta irakasteaz gain beraiekin jolastu ere egin… Jarrai ezazu LH2 Lekunberrin igeriketan irakurtzen
Berriro ere bueltan gara
Arazo tekniko batzuk direla medio, ezin izan diogu blogari aurreko urteetako erabilpena eman. Baina jada arazo horiek gainditu ditugu eta hemen gara berriro ere eskolako egunerokoari buruzko argazkiak eta gertaerak kontatzeko.
MATERIALA ETXETIK
Kaixo familia! Orain dela gutxi oporretan gauden arren, hurrengo ikasturtera begira, ikasleek ekarri beharreko materialen zerrendak hemen izango dituzue ikusi nahiko bazenituzkete. Uda ona pasa eta aprobetxatu indarrak hartzeko!! HH https://docs.google.com/document/d/1cziNg1iHoP8zxIKkhR-1piHHteJtk1qiDDiA1PqrsR8/edit?usp=sharing LH3 https://docs.google.com/document/d/1SCenyoT15H9_cweoSjWM0y_oTZI8ckoA3EnlinINfZk/edit?usp=sharing LH4 https://docs.google.com/document/d/1sfenZz_8BPzwyyDHpIeIeacbv7AD4r4-kd9Une3BWww/edit?usp=sharing LH5 https://docs.google.com/document/d/1wGVFHyIHo4s58QbfbZ-oSTlKBGdTkLMB0JE9ZxmC-K8/edit?usp=sharing LH6 https://docs.google.com/document/d/11MS4m9L4j1LH0tAE3Q5Zw0uakZGGtlf4x-nfohgaQUM/edit?usp=sharing
Massana sustatzaile, 6.astea
Asteazkenero bezala, gure Hezkuntza Proiektuaren beste pilula bat partekatu nahi dugu zurekin. Eskerrik asko! https://drive.google.com/file/d/1Ep7BPW1YrfGxHkHe0MRDHyxUXyWRzZEz/view?usp=sharing
Massana sustatzaile, 5.astea
Asteazkenero bezala, gure Hezkuntza Proiektuaren beste pilula bat partekatu nahi dugu zurekin. Eskerrik asko!! https://drive.google.com/file/d/1kLBgm6KQSx2yCPn42HDdkQ6EWAOIQ2EP/view?usp=sharing