Printzipioen lanketa

Irakasleok etengabe jarraitzen dugu ikas komunitateen inguruko formakuntzarekin. Tertuliak, talde interaktiboak… guk geuk ere ikasleek bezala gure formakuntzarako erabiltzen ditugun teknikak dira. Azkenengoa, ikas komunitateetako 7 printzipioen inguruko ariketa izan zen. Lanketa interesgarria hausnarketarako eta gure eguneroko lanean hobetzeko bidea.

DBH 1-ko musika saioa

DBH 1-ko ikasleek eskolan ditugun instrumentuekin abesti bat jo zuten, musika gelatik instrumentuak atera eta frontoia bihurtu zen musika txoko berria, hemen duzue emaitza. https://drive.google.com/file/d/110mjtoRne48gdu5jdvs32G-vlsYpnZTT/view?usp=sharing

Argitaratua
DBH gisa sailkatuta

Mendukilo

LH1 eta LH2 Astizko Mendukilo kobazuloetara Txangoa egiteko aukera ikusi eta aprobetxatu egin dugu. Astizko Mendukilo kobazuloak bisitatu ditugu. Autobusean zein herritatik pasa garen gogoan hartuz, bideko seinaleei erreparatuz, ikusi ditugun animaliei begira….giro goxo eta atseginean, ia oharkabean iritsi gara. Mendukilon, Amaia, Miren eta Rakel izan ditugu bidelagun. Lehen gizakiei buruzko azalpenak, hausnarketak eta tailerra… Jarrai ezazu Mendukilo irakurtzen

Argitaratua
LH 1,LH 2 gisa sailkatuta

Aurkezpenak

LH1 eta LH2-ko ikasleek hiruhilabetean zehar dinosaurioak eta Erdi Aroa gaiak landu dituzte hurrenez hurren. Jarraian gaien inguruan eginiko aurkezpenak dituzue ikusgai. Goza ezazue!! https://drive.google.com/file/d/14rSPpnN3OT-vN2IomGoG7FHhxz-zHry6/view?usp=sharing https://drive.google.com/file/d/1rjHfGe1K7Q6vbWwLG70QFqCX3TAXtQCo/view?usp=sharing

Argitaratua
General gisa sailkatuta

4.maila tertulia

4.mailakoak burubelarri dabiltza tertuliarekin. Dakizuen bezala, astero lantzen ditugu maila guztietan eta hemen ikus dezakezue irudi bidez nolakoa izaten den bizitzen dugun egoera.

Argitaratua
LH 4 gisa sailkatuta