Julio Sotok eta Saats Karasatorrek bertso saioa egin dute eskolan LH5ko ikasleen laguntzaz. Urtero bezala, urritik hona, LH5ko ikasleek bertsolaritza landu dute eta amaiera emateko bertso saioa prestatu dute. Ederki pasa dugu eta bertso ederrak entzun ahal izan ditugu. Eskerrik asko denei!
Egilea: Administración
Santa Ageda entsegua
Pasa den ostegunean, Santa Agedako entsegua egin genuen eskolan. Aitziber etorri zen musika eskolatik entsegua gidatzera eta ikasleek makilak astindu zituzten Otsailak 4ari begira. Hemen argazki batzuk…
ASTE ZURIA 2026
Urtarrilak 26tik 30era Isaban izan ziren DBHko gure ikasleak. Ederki pasa zuten. Hemen dituzue argazki batzuk…
AZKEN AFARIA
Leonardo Da VInciren azken afariaren inguruko tertulia artistikoa egin dugu lehen hiruhilekoan. Lehenengo gelan landu dugu eta ondoren DBHko ikasleek aurkezpenak eta jolasak prestatu dizkigute. Ederki pasa dugu eta historiaren zati bat ezagutzeko balio izan digu…
LEHEN SOROSPENAK
Aste honetan Iñigo Orejaren bisita izan dugu eskolan. Ogibidez suhiltzailea da eta bere ekarpena egin dio eskolari, DBHko ikasleei lehen sorospenen inguruko ikastaro bat eskainiz…
BASOZAINAK
Basozainen bisita izan genuen duela bi aste eta oso interesgarria izan zen beraien ekarpena. Natura nola zaindu, inguruko landare eta animaliak… Natura eta zientziaren inguruko informazioa jasotzeko aukera izan genuen. Hona hemen argazki batzuk…