Aurten ere ospatu dugu Santa Ageda gure bailaran. Aurten Lezaeta eta Azpirotzen kantatzeko aukera izan dugu. Talde politta elkartu ginen eta arratsalde politta pasa genuen, ohiko koplak eta bertsoak kantatuz. Ondoren afari merienda ederra egin genuen. Urteroko usadioari eusten diogu, eta ea gure kantuek lurra esnatzeko balio izan duten.
Egilea: Administración
Theatre grade 1 and 2
Lehen zikloko ikasleek bere aktore dohaiak erakutsi dituzte. Ingeleseko arloan aritu ziren antzezlanetan, oso emanaldi polittak egin zituzten. Ingelesa lantzeko modu erakargarria eta ikasleek asko gozatu zuten. Hona hemen irudi batzuk eta baita antzerkiaren bideoa. Bideoak: https://drive.google.com/file/d/19g80vq63qeSaTzyKv21kyiiRJN1b9P8a/view?usp=sharing https://drive.google.com/file/d/19i-_agKiZaxkzOQg2aEZnV4MqyFa3fXW/view?usp=sharing https://drive.google.com/file/d/19vAHH7umAxse_WAqqwzZQ5lSpL9BrEwB/view?usp=sharing https://drive.google.com/file/d/19viNSSVc4WhfoV07DARDTdStYLrxCol2/view?usp=sharing
Talde interaktiboak ikasle ohiekin
Ikasle ohien bisita izan genuen pasa den astean eta talde interaktiboak beraiekin egiteko aprobetxatu genuen. Oso ongi atera ziren, ikasleak pozik urteetan beraien erreferentzia izan direnekin mahaia partekatzeko aukerarekin, eta ikasle ohiak ere gustora esperientzia honetan marraren beste aldean egotearekin. Oso aberasgarria suertatu zen denentzat, ea errepikatzeko aukera dugun. Eta badakizue ateak zabalik dituela parte… Jarrai ezazu Talde interaktiboak ikasle ohiekin irakurtzen
Dantza entsaioak
Dakizuen bezala, ostiralean ospatuko dugun inauteri festarako Ingurutxo, Karrika eta Bagara dantzak entsaiatzen ari gara. Hemen dituzue irudi batzuk.Hurrengo entsaioa ostiralean bertan izango da, 12:35tan. Badakizue dantzatzeko gogoekin bazabiltzate animatu!!!
Leire eta Naroa
Leire eta Naroa irakasleak, gure eskolan lanean aritutakoak bisitan etorri zitzaizkigun. A ze sorpresa!
KALE ANTZERKIARI AGUR!!
Pasa den astean kale antzerkiko azken klasea izan genuen. Umeei mundu berri batekin gozatzeko aukera eman dien esperientzia izan da hau. Gozamen eta plazer handia Iñaki bezelako laguntzaile batekin kontatu izana. Eskerrak eman berari eskeinitako denboragatik. Hona hemen aragzki eta bideo batzuk… https://drive.google.com/file/d/1k3ESu-TrUa9-pM3cRFDkZ4zEG-HzcfbJ/view?usp=sharing https://drive.google.com/file/d/1dDoaB0_IMfTUGgpnQFG7_9RyiYjQWqoi/view?usp=sharing https://drive.google.com/file/d/1WaKGMpUpgJ16yrS6UXGVYnlPGHsRRWRe/view?usp=sharing https://drive.google.com/file/d/1Gh9XO1RxIhK5eiInHcXXnwkZ4g0_jqQ4/view?usp=sharing