800 irakaslek parte hartu dute Ikas Komunitateen VIII. Nazioarteko Topaketan

Azaroaren 16an, larunbata, Ikas Komunitateen VIII. Nazioarteko Topaketa ospatu zen NUPeko Remacha Aretoan, eta bertan estatu osoko irakasleez gain, Malta, Erresuma Batua, Brasil, Txile, Kolonbia, Mexiko eta Txipretik bertaratuak ere elkartu ziren. Bartzelonako Unibertsitateko CREAk (Desberdintasunen Gainditzearen Teoriak eta Praktikak Ikertzeko Zentroak) zuzenduriko hitzaldi desberdinek eta hainbat ikastetxek eskainitako esperientzia tailerrek osatu zuten eguneko egitaraua.… Jarrai ezazu 800 irakaslek parte hartu dute Ikas Komunitateen VIII. Nazioarteko Topaketan irakurtzen

ENGLISH

Ingeleseko saio bakoitzean betidanik laguntzaile bat dago… baina aurten, gure tiger edo monkey hartuta, ingelesez hainbat gauza esan dituzte… galdetu zuen etxeetan!!

Denboraren makina

LH1ko ikasleek denboran zehar bidaiatzeko asmoarekin egin dute salto lehen hezkuntzara. Horretarako denboraren makina eraiki dute gelan, bikain eraiki eta ederki apaindu. Ea beraien helburua lortzen duten eta istorio polittak kontatzen dizkiguten!!

Argitaratua
LH 1 gisa sailkatuta

HH presara bisita

HHko ikasleak baialarako altxorretako bat bisitatzera joan ziren, presa hain zuzen. Eguraldi ona aprobetxatuz, herri mailako txangoa egin zuten eta oso ongi pasa zuten. Hori bai, uretara sartzeko ideia udarako utzi zuten…

Kalabaza zozketa

Dakizuenez, iaz baratza martxan jarri genuen eta aurten barazkiak jasotzen ari gara. Kalabaza asko jaso dugu eta aurreko astean kalabaza purea egiteko aprobetxatu zen jantokian. Honez gain, eskolan lehiaketa bat jarri genuen martxan, baratzako kalabaza haundiena hartu genuen eta eskolako sarreran jarri genuen kutxatxo bat ondoan zuela. Honela, kutxatxo horretan papertxo batean kalabazaren ustezko pisua… Jarrai ezazu Kalabaza zozketa irakurtzen