Ingeleseko saio bakoitzean betidanik laguntzaile bat dago… baina aurten, gure tiger edo monkey hartuta, ingelesez hainbat gauza esan dituzte… galdetu zuen etxeetan!!
Egilea: Administración
INTERACTIVE GROUPS
Ingelesean ere talde interaktiboak egiten hasi gara! Maila bakoitzak hilabetean behin egingo ditu… gonbidatuak zaudete! Everybody is welcome!
Denboraren makina
LH1ko ikasleek denboran zehar bidaiatzeko asmoarekin egin dute salto lehen hezkuntzara. Horretarako denboraren makina eraiki dute gelan, bikain eraiki eta ederki apaindu. Ea beraien helburua lortzen duten eta istorio polittak kontatzen dizkiguten!!
HH presara bisita
HHko ikasleak baialarako altxorretako bat bisitatzera joan ziren, presa hain zuzen. Eguraldi ona aprobetxatuz, herri mailako txangoa egin zuten eta oso ongi pasa zuten. Hori bai, uretara sartzeko ideia udarako utzi zuten…
Kalabaza zozketa
Dakizuenez, iaz baratza martxan jarri genuen eta aurten barazkiak jasotzen ari gara. Kalabaza asko jaso dugu eta aurreko astean kalabaza purea egiteko aprobetxatu zen jantokian. Honez gain, eskolan lehiaketa bat jarri genuen martxan, baratzako kalabaza haundiena hartu genuen eta eskolako sarreran jarri genuen kutxatxo bat ondoan zuela. Honela, kutxatxo horretan papertxo batean kalabazaren ustezko pisua… Jarrai ezazu Kalabaza zozketa irakurtzen
Liburutegia berriro martxan
DBH2-ko ikasleak hasi dira berriro ere eskolako liburutegiaren funtzionamendua kudeatzen. Ikasleek liburu bat aukeratu eta etxera eramateko aukera dute, eta hau dena DBH2-ko ikasleek gainbegiratuko dute. Dinamika polita suertatu zen iaz, eta aurten talde berriak bide berdina jarraitzea erabaki du. Hona hemen irudi batzuk…