Azaroak 30ean euskararen eguna ospatuko dugu Araxes eskolako komunitatean. Abenduak 3 jai eguna denez, ostiral honetara aurreratzea erabaki zen. Honela, euskararen inguruko ekintza desberdinak landuko dira bertan: Eskolan 11:00tan hitzaldia egongo da LH6 eta DBH-ko ikasleentzat, bertan gurasoek eta inguruko jendeak parte hartuko duelarik. 12:35tan Jaialdia izango da bideo gelan, DBH-koen aurkezpen batekin eta euskal… Jarrai ezazu Euskararen eguna irakurtzen
Egilea: Administración
Energia lantzen
6.mailako ikasleek Energia gaia 3 talde desberdinetan landu dute. Talde bakoitzak lapbook-a egin eta landu ondoren, gelako lagunei azaldu die. Hauek, entzuten zeuden ikasleek, galdera batzuk egin eta nota bat jarri diete.
AZKEN EGUNEKO EKITALDIA
Aurtengo ikasturteari amaiera emateko egun berezi bat antolatu genuen. Lehenik, maila bakoitzak bere klasean merendola bat egin zuen eta patioaren ondoren karaoke bat egin genuen klase bakitzak aukeratutako kantuak abestuaz. Egun desberdin eta dibertigarria ikasturteari amaiera emateko. Hurrengo ikasturterarte denoi! Uda ona pasa!!
ATALLUKO JURDANEN
ATALLUKO JURDANera bisitan Ekainaren 18an, LH1 eta LH2 Atalluko Jurdaneko Maritxu bisitatzera joan ginen. Bertako negutegiak ikusi eta marrubiak dastatu ondoren, oinez itzuli ginen naturaz gozatuz. Primeran ibili ginen! Eskerrik asko Maritxu!
EZUSTEKO SARIA BI “ARAXES-TARRENTZAT”
Maiatzako azken larunbatean ospatu zen Nafarroako “Erdialde” euskarazko idazlan laburren 11. lehiaketaren sari banaketa. Bertan Araxes ikastetxeko DBHko Naroa Flores eta Chenoa Sotil sarituak izan ziren, beraien ipuin laburren harira. Nola bizi izan ote dute esperientzia? DBH2-ko ikasleak, Betelu Telefono deia “Nik telefono deia jaso nuenean, txantxa bat zela pentsatu nuen” esan… Jarrai ezazu EZUSTEKO SARIA BI “ARAXES-TARRENTZAT” irakurtzen
GORRITI GURE ESKOLAN
GORRITI , 4 mendeen eragina soinean daraman “artista” gurean Ekainaren lehenengo egunean, bisita aparta izan genuen eskolan. Bigarren mailako haurrek Juan Gorriti “artista” elkarrizketatu zuten liburutegian. Eskolara etortzen zen lehenengo aldia zela esan zigun. Ez genuen aspertzeko tarterik izan: galderak egin eta erantzun ahala marrazki bana egin zigun. Bere bizitzako kontu asko ikasi genuen… Jarrai ezazu GORRITI GURE ESKOLAN irakurtzen