Jardunaldi jarraiaren bozkaketa

Dagoeneko klaustroak eta Eskola Kontseiluak egitasmoa onartu du. Orain familiei dagokizue erabakia hartzea: ● Ikasle bakoitzagatik bozka bat​ eman dezakezue, familiaka. ● DBH2ko ​ikasleengatik ez d​ago bozka aukerarik ● Aurrera ateratzeko, erroldaren 3/5ak behar dira ( 62 bozka baiezkoak​). Halaber, jakitera ematen dizuegu bozketa ikastetxean eginen dela, urtarrilaren 18an, hurrengo tarteetan eskolako liburutegian: ● 9:15-10:00… Jarrai ezazu Jardunaldi jarraiaren bozkaketa irakurtzen

Arropa Galduta

Abenduaren 19an egindako Eskola Kontseiluan eskolan gelditzen diren arropen inguruan,​ hona hau erabaki zen: ● DBHko ikasleek 15ean behin​ patioan jarriko dituzte ikusgai. ● Eskolan gelditzen den arropa guztia Gizarte Zerbitzura​ bidaliko dira hilabetero​. Ea horrela, poliki-poliki, bakoitzak bere arroparen ardura hartzen ikasten duen. Eskerrik asko!

Argitaratua
General gisa sailkatuta etiketatu da

Jardunaldi jarraiaren inguruko bilera

URTARRILAREN 12an, eskolako liburutegian 17:00etan egingo den BILERA​RA ETORTZEA OSO GARRANTZITSUA DA. AZALDU!​ Bertan aztertuko ditugu xehetasun guztiak denon artean! Musika eskola eta Kirolmank taldea ere bertan egongo dira.

“Eibar – Futbolaren Tallarra” Dokumentala

Abenduak 28 osteguna, Eibar futbol taldearen dokumentala ikusgai izango da ETB 1-en gaueko 22:30etan. Oier Plaza eta Joseba Urkiolak zuzenduriko dokumentalean Araxes ikastetxeak bere zatitxoa izango du. Izan ere, pasa den azaroan bixita egin ziguten eta dokumentaleko zati izango diren sekuentzia ezberdinak grabatu zituzten. Dokumental honek Eibar herriaren historia, gertaerak, bilakaerak… eta Eibar futbol taldean izandako… Jarrai ezazu “Eibar – Futbolaren Tallarra” Dokumentala irakurtzen

Jardunaldi Jarraiaren Onurak

Eskolaldi Jarraiak kalitatearen alde ​apustu egiten du, alderdi psikopedagogikoa, soziokulturala, familiarra… kontuan hartzen dituelako. Eskola goizez izateak suposatzen du: ● Ikasleen errendimendua hobetzea. ● Eskolan gaur egungo klase ordu kopuru berbera ematen dela bermatzea. ● Nahi duenak orain arteko ordu kopuru bera eskolan egotea eskolaz kanpoko jarduerak eginez. ● Irailetik ekainera eta astelehenetik ostiralera ordutegi… Jarrai ezazu Jardunaldi Jarraiaren Onurak irakurtzen

Jardunaldi jarraia gure eskolan

Kaixo familia: Dakizuenez, gure inguruko ikastetxeetan Jardunaldi Jarraia​ proposatzen ari dira, eta gu ere horretan ari gara, atzoko jaialdian esan bezala, ezin garelako atzean geratu. Dagoeneko klaustroak eta Eskola Kontseiluak egitasmoa onartu du. Orain familiei dagokizue erabakia hartzea. Email bidez iritsi zaizue informazioa eta blogaren bidez ere joango gara aipamenak egiten gai honen inguruan. Mila… Jarrai ezazu Jardunaldi jarraia gure eskolan irakurtzen