Denboraren makina

Lehen hezkuntzako 1.mailako ikasleek denboraren makina eraiki dute. Makina honen bidez denboran zehar bidaiatu nahi dute momentu eta garai historikoak bizitzeko asmotan. Oraindik makina ez dute martxan jarri, lortuko ote dute abentura hau aurrera eramatea?

Aralarko egun pasa

Urtero bezala, aurten ere, ikastetxe osoak batera egiten dugun txangoa burutu genuen. Iazko Zarateko txangoaren ondoren, aurten berriro ere Aralarra bueltatu ginen. Euskal Herriko altxor ederrenetako batean egun paregabea pasatzeko aukera izan genuen. Eguraldia lagun, bertako paisaia ikusgarriekin gozatu genuen. Dudarik gabe, ikasturtean zehar, bai ikasle eta bai irakasleek gehien gozatzen dugun egunetako bat da.… Jarrai ezazu Aralarko egun pasa irakurtzen

Aula Natura

  Pasa den urriaren 24an “Aula natura” ekimena gauzatu genuen eskolan. Gure eguneroko bizitzan ohikoak ez diren hainbat animalia ikusi eta sentitzeko aukera izan genuen. Ikasleek oso gustora bizi izan zuten esperientzia berri bat izan zen, gehienen kasuan honelako animaliekin zuten lehen bizipena izan zen eta.              

Joku eta jostailuen trukaketa

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Aurten ere martxan da joku eta jostailuen trukaketa kanpaina. Asteazkenetik ostiralera eskolako sarreran izango da  9:15tik 9:45ra. Egoera onean dauden jostailuak eskolara ekartzera animatu larunbatean azaroak 18an egingo den trukaketa azokarako.  

2017-2018 ikasturteko haserako agurra

Kaixo! Ongi etorriak ikasturte berrira. Jarraian ikus ditzakezue zein izango diren aurtengo lan taldea, ordutegia, zerbitzu osagarriak… Hasierako agurra Hasierako agurra elebidun Kaleko obrak

Uraren zikloa

Ingurunen Big Bang teoria eta uraren inguruko hainbat bitxikeria landu ditugu maiatzean zehar. Behin gaia menperatuta, maketa baten bidez eskolako txikienei eta 1. mailakoei azalpena aurkeztu diegu. Entzun zutenek, orain, munduari buruz gehiago dakitelakoan gaude…