Gaboooon denoi!!!!! Gaur egindako bozketaren emaitza 103 bozkatzeko aukeratik 100ek parte hartu duzue 79 BAI 19 EZ 2 ZURIAK Beraz proiektuarekin aurrera egitea erabaki duzue Milesker parte hartzeagatik
Etiketa: jardunaldi jarraia
Jardunaldi jarraiaren bozkaketa
Dagoeneko klaustroak eta Eskola Kontseiluak egitasmoa onartu du. Orain familiei dagokizue erabakia hartzea: ● Ikasle bakoitzagatik bozka bat eman dezakezue, familiaka. ● DBH2ko ikasleengatik ez dago bozka aukerarik ● Aurrera ateratzeko, erroldaren 3/5ak behar dira ( 62 bozka baiezkoak). Halaber, jakitera ematen dizuegu bozketa ikastetxean eginen dela, urtarrilaren 18an, hurrengo tarteetan eskolako liburutegian: ● 9:15-10:00… Jarrai ezazu Jardunaldi jarraiaren bozkaketa irakurtzen
Jardunaldi jarraiaren inguruko bilera
URTARRILAREN 12an, eskolako liburutegian 17:00etan egingo den BILERARA ETORTZEA OSO GARRANTZITSUA DA. AZALDU! Bertan aztertuko ditugu xehetasun guztiak denon artean! Musika eskola eta Kirolmank taldea ere bertan egongo dira.
Jardunaldi Jarraiaren Onurak
Eskolaldi Jarraiak kalitatearen alde apustu egiten du, alderdi psikopedagogikoa, soziokulturala, familiarra… kontuan hartzen dituelako. Eskola goizez izateak suposatzen du: ● Ikasleen errendimendua hobetzea. ● Eskolan gaur egungo klase ordu kopuru berbera ematen dela bermatzea. ● Nahi duenak orain arteko ordu kopuru bera eskolan egotea eskolaz kanpoko jarduerak eginez. ● Irailetik ekainera eta astelehenetik ostiralera ordutegi… Jarrai ezazu Jardunaldi Jarraiaren Onurak irakurtzen
Jardunaldi jarraia gure eskolan
Kaixo familia: Dakizuenez, gure inguruko ikastetxeetan Jardunaldi Jarraia proposatzen ari dira, eta gu ere horretan ari gara, atzoko jaialdian esan bezala, ezin garelako atzean geratu. Dagoeneko klaustroak eta Eskola Kontseiluak egitasmoa onartu du. Orain familiei dagokizue erabakia hartzea. Email bidez iritsi zaizue informazioa eta blogaren bidez ere joango gara aipamenak egiten gai honen inguruan. Mila… Jarrai ezazu Jardunaldi jarraia gure eskolan irakurtzen