Egutegiaren gainean Klik egin hobeto ikusteko. HH eta LHko ikasleak irailaren 10ean hasiko dira. ONGI PASA OPORRAK!!!
Kategoria: General
LH 2, 3 eta 4 ZARAUTZen
Maiatzaren 25, 26 eta 27an, 2.maila, 3.maila eta 4.mailako ikasle eta tutoreek, kostalden igaro genituen eta zeinen ongi pasa genuen; arrantzako tresnak egin, Urola ibaian arrantzatu eta turistek bezala itsasontzian paseo bat eman. Aterpetxeko instalakuntzak ere ezin hobeak, denetik zegoen, gimnasioa, gela anitza, parkea gertu. Eta janaria ere oso goxoa. Primeran pasa genuen!!!
WISCO-ra
Seigarren mailakoak, ekainaren 2an Beteluko Wisco lantegia ezagutzera joan ginen. Bertan Diego izeneko ingeniariak hartu gintuen eta azalpen ugari emateaz gain, gure galdera guztiak erantzun zituen. Ondoren, lantegia barrutik ikustera gonbidatu gintuen. Den dena ikusteko aukera izan genuen, materiala sartzen denetik saltzeko prest dagoen uneraino eta baita bulegoak ere. Haurrak oso gustora egon ziren eta… Jarrai ezazu WISCO-ra irakurtzen
ENGLISK WEEK
Dakizuen bezala, maiatzak 4tik 8ra, 3. zikloko ikasleak Irunberrin izan ziren English Week delako kanpaldian. Eguraldi zoragarriaz eta giro ederraz gozatu genuen.
DONOSTIAN EGUN PASA
Maiatzak 8an Donostiako kaleak alaitu genituen gure bisitarekin. Goizean antzerki bat ikusi genuen. Ondoren portuan bueltaxka eman eta parkean ibiltzeko aukera izan genuen. Egun bikaina igaro genuen.
Brotxeta
Kaixo! Aurten ere barazkiaren gorapenaren eguna ospatu dugu eskolan eta zerbait ezberdina egiteko asmotan, fruituez eta txokolateaz baliatu ginen, postre goxo bat prestatzeko. Ikasleak lepo gozatu zutela ikusirik, berriz errepikatu beharreko ekintza dgu hau!