“TIPI TAPA TIPI TAPA KORRIKA”

Martxoaren 18an, Korrika ofiliziala hasi baino egun bat lehenago, eskola osoa eta animatu ziren guztiak Korrikara atera ginen. Atalluko aurreneko etxetik eskolaraino ailegatu ginen lekukoa taldez talde pasatuz. Ongi berotu ginen, baina gustura.    

Argitaratua
General gisa sailkatuta

KONTZERTUA ESKOLAN

Eskolako ikasleek, musika eskolako irakasleen laguntzaz, kontzertu polit bat eskaini ziguten martxoaren 17an eskolako liburutegian. Talde bakoitzak abestu ondoren, denon artean aurtengo Korrikaren kanta abestu genuen. Euskahaldun den guztiak burua altxa beza, gorenean ikusteko euskaldunon hizkuntza. Korrikazale guztiek hauxe eskatzen dute, nola zabaldua dagon prezia bezate. Urepeletik Bilbora… Gogoa konpli dezala euskal jendarteak, euskahaldun bihurtuz… Jarrai ezazu KONTZERTUA ESKOLAN irakurtzen

Argitaratua
General gisa sailkatuta

IÑAUTERIAK 2015

Aurtengo iñauteritan mareak gora egin zuen eta itsasoa ekarri zigun Araxes eskolaraino. Bertan surflariak, urpekariak, arrantzaleak, piratak, arraunlariak eta bainatzeko gogokin zeuden domingeroak izan genituen. Eguraldiak ez zigun kalejira egiten utzi eta frontoian egin behar izan zen desfilea. Miel Otxinek suari ihes egitea lortu zuen, baina ostegun gizenean bere gaiztakeriak bukatu ziren; egun horretan eskolako… Jarrai ezazu IÑAUTERIAK 2015 irakurtzen

Argitaratua
General gisa sailkatuta

EGIPTOZ JAKINARAZTEN!

3. mailan Egiptori buruz pila bat ikasi dugu eta ezin ginen jakintza horrekin guztiarekin guretzat gelditu. Gu baino txikiagoak diren ikasle guztiak gelatik pasa dira eta Egiptoko maketa aitzakiat hartuta ikasi dugun guztia haiei erakutsi diegu. A ze irakasle koadrilla 3. Mailako ikasleak!!! Bideoa: Egipto

Argitaratua
General gisa sailkatuta

GABONETAKO JAIALDIA

Abenduaren 19an urteari bukaera emateko eskolan Gabonetako jaialdia ospatu genuen. Talde bakoitzak lan bat eskeini zigun, DBHkoek aurkeztuta. Ondoren txokolatea hartzeko aukera izan genuen. Gero Olentzero eta Mari Domingi etorri zitzaizkigun bisitan txistulariek lagunduta. Egun ederra izan zen. URTE BERRI ON DENOI!!!  

Argitaratua
General gisa sailkatuta

EUSKARAREN EGUNA

Euskararen eguna dela eta maila bakoitzak zerbait sortu zuen. Hona hemen argazkiak:  

Argitaratua
General gisa sailkatuta