Asteazkena urriak 1ean, Zelanda Berrian ezaguna den John Horner artista eta bere emaztea etorri ziren eskolara bixitan. Biak irakasleak izanak dira eta primeran aritu ziren LHko azken zikloetako ikasleei erretratoak nola egin irakasten. Ingelesa era dibertigarri batean praktikatzeko eta entzuteko aukera izan zuten gure ikasleek eta nork daki Antipodetara joateko gogoa piztu ez ote zitzaien?
Kategoria: General
5. maila (ENGLISH)
Kaixo berriz ere! Ikasturteari hasiera emateko, hementxe ditugu 5.mailako ikasleak jada jo eta su lanean. Argazkietan ikus dezakezuen bezala, trikuak egin ditugu plastika saioan.
2014-15 ikasturteko egutegia HH eta LH
Hemen daukazue 2014/15 ikasturteko HH eta LHko egutegia eta DBHkoa. HH eta LHko ikasleak irailaren 8an hasiko dira eta DBHkoak irailaren 11n. Ongi pasa oparrak.
KURTSO BUKAERA
Aurtengo ikasturteari ere amaiera ailegatu zaio. Ekainaren 19an eskolan azkeneko eguna ospatu genuen. Hasieran jolasak izan ziren Haur Hezkuntzako ikasleentzat. Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleeK herri kiroletan eta pilota txapelketan parte hartu zuten. Ondoren DBH 2ko ikasleak agurtu genituen; ongi ibili!!! Eta konturatu gabe oporrak ailegatu dira. ONGI PASA eta irailaren 8ra arte.
ZUHATZA 2014
Maiatzaren 19,20 eta 21ean, zuhatzan egon ginen. Oso ongi pasa genuen baina eguraldiak ez zigun asko lagundu, ura hotza zegoen; hala ere primeran pasa genuen. Ea hurrengo batean eguraldi hobea egiten digun
INGURUKO IRTEERAK
6. mailako ikasleak Beteluko lantegi batean egon ziren bisitan.