Abenduaren 20an Gabonetako jaialdia ospatu genuen Araxes Ikastetxean. Urtero bezala ikasleek emanaldia burutu zuten abesti, dantza eta antzezlanak eskainiz. Guraso eta senide asko hurbildu ziren aurten ere. Hamaiketakoaren ostean Olentzero eta Mª Domingiren bisita izan genuen. Egun ederra izan zen. URTE BERRI ON!!!
Kategoria: General
HALLOWEEN
Ingelesa hitz egiten den lurraldeetan, hain ezaguna den “Halloween” festa, antolatu asmoz, eskolako ikasle ezberdinak elkartu ditugu. Honek haien arteko interakzioa sortzen du eta gure helburua, handienak txikienei hainbat lan egiten laguntzea izan da. Etxean dituzuen saguzaharra eta mamua dira ekintza honen lana eta etxera zikinxamar iritsi garen arren, ongi pasa dugu beste taldeko… Jarrai ezazu HALLOWEEN irakurtzen
ARALARREKO TXANGOA
Urriaren 18an, ikastetxe osoa Aralarren egon ginen. Hiru taldetan banatu ginen eta ibilbide desberdinak egin genituen. Bazkalostean, denok elkarrekin egon ginen, paraje eta eguraldi ederraz gozatuz. Hemen dago eguneko argazki sorta.
ARALARRERA TXANGOA
TXANGOAREN IBILBIDEA ARALAR MENDIKATE ZAHARRA Guardetxea , Aralarreko erreferentea, ostatu, topalekua zena, 2009an suntsitua izan zen. Aralar, duela 50 milioi urte altxaturiko goi-lautada da Kareharriz osatuta dago.
AZKEN TXANGOA
Maiatzaren 31ean eskolako ikasle-irakasle guztiak Donostia aldera joan ginen. Hirugarren zikloko eta DBHkoak EITBra eta Txuri Urdinera joan ginen bisitan.
Konposta
Eskola osoa lanean jarri duen proiekto berria dugu konpostarena. Araitz Beteluko zaborra, hau da, ontzi berdera botatzen duguna, Tuteraraino doa. Hau, bai herriarentzat eta bai biztanlegoarentzat, gastu ekologiko eta ekonomiko handi bat da. Eskolari, ikasleekin lantzeko gai interesgarri bat iruditu zaio, eta horretarako, ikasle guztiak lanean jarri ditu: HH eta 5. maila-ko ikasle bitartekoak zaborra… Jarrai ezazu Konposta irakurtzen