Aurkezpenak

Berriro ere hasi gara gelan egiten ditugun lanak beste ikasleei erakusten eta aurkezten. Kasu honetan eskolako txikienei aurkeztu zaizkie. Alde batetik, Mikel Askaraik dinosaurioen inguruko aurkezpena egin zuen eta bestetik LH3ko ikasleek ingleseko aurkezpenak egin zituzten. Gustora egon ziren bai entzuten zeudenak eta baita aurkezten aritu zirenak. Seguru gehiago egiteko aukera dugula…

Santa Ageda

Aurten Errazkinen ospatu da bailarako Santa Ageda bezperako eguna. Eskolan entsaioa egin zen goizean eta arratsaldean Errazkinen barrena ibili zen jendea kantari. Giro polita sortu zen eta gustora aritu ginen kantari lurra eta natura esnatu asmoz. Ea aurtengoa urte ona izaten dugun guztiok!

Liburutegiko txoko morea

Pixkanaka pixkanaka gure eskolako liburutegia osatzen goaz. Kasu honetan betaurreko moreak jantzi eta txoko morea sortu dugu. Bertan hezkidetzaren inguruko adin desberdinetarako liburuak aurki ditzakegu, bai ikasleek eta bai eskolara gerturatzen den edonork eskura dituelarik.

INGURUTXOA ETA KARRIKA DANTZA

Jadanik hasiak gara ihauterietako dantzak entsaiatzen. Aitor Goikoetxearen laguntzaz ari gara dantzak entsaiatzen. Iaz ezin izan genituen dantzatu baina aurten baiezkoan gaude. Hemen dituzue entsaioen argazki batzuk…

Argitaratua
General gisa sailkatuta