Irakasleok aurrera jarraitzen dugu gure formakuntzarekin. Tertulia dialogikoak, talde interaktiboak… guk ere baliabide hauek martxan ditugu, gure ezagutza aberastu eta eguneroko lanean ikasleengan islada izan dezan.
Kategoria: General
BARATZA MARTXAN DA
Aurtengo ikasturtean ere jarri dugu jadanik baratza martxan. DBH-ko ikasleak “ikastetxe sostengarria” arloan aritu dira dena presatzen, eta lan fin egin ondoren, LH eta HH-ko ikasleek prest daukate baratza nahi dituzten barazki eta landareak landatzeko. Txikienak hasi dira dagoeneko lanean, hona hemen irudi batzuk.
BIZIKIDETZA
Gure eskolan garrantzi handia ematen diogun elkarren arteko bizikidetzari. 2.hiruhilekoan eskola guztiko etapetan arlo hau bereziki landu dugu; marrazki eta liburuak sortuz, antzerkiak eginez, egoera desberdinen inguruan hausnartuz… Lan garrantzitsua eta interesgarria, egunerokoan gertatzen diren egoeren inguruan pentsatzeko balio izan diguna eta ziur etorkizunari begira lagungarri zaigula.
Backflip
Pasa den ostegunean Iruñara gerturatu ginen LH5 eta LH6ko ikasleak. Backflip izeneko jarduera batean parte hartu genuen, bertan, akrobaziez, saltoez, parkourraz, patineteez… gozatzeko aukera izan genuen. Oso ongi pasa genuen eta errepikatzeko gogoekin geratu ginen.
Musika aire librean
HH-ko ikasleak eguraldi ona aprobetxatuz musika saioaz patioan gozatzeko aprobetxatu dute. GUstora ibili dira jolasean, marraztuz… saio desberdin eta polita. Ziur eguraldi ona bueltatzean errepikatuko dutela.
IHOTEETAKO BIDEOAK
Aurreko batean ihoteetako argazkiak ikusi ahal izan zenituzten. Orain hemen dituzue eskolan egindako dantzen bideoak. “Bagara” abestiaren inguruan moldatutako koreografia, HH eta LH-ko ikasle guztiek dantzatu zuten, hori bai, burbuilak eta neurri guztiak errespetatuz. Dantzari apartak dauzkagula ikus dezakezue… HH https://drive.google.com/file/d/16b-j5quPifTI_229l0So4fR-m-ux3Bu_/view?usp=sharing LH 1-2 https://drive.google.com/file/d/1zaS1obXHm7NUAcrmBhhvS2Tx43KQ7HBG/view?usp=sharing LH 3 https://drive.google.com/file/d/1Q0Yvt5p3pW3rKmOHmmf4Bmk87sFRt93D/view?usp=sharing LH 4 https://drive.google.com/file/d/1oSak0mRvdeabCllhHIdK5xpZKspr4LvM/view?usp=sharing LH 5 https://drive.google.com/file/d/1S9HBXwNXOKCIuNYsLwsclpWfe2ddmZ8f/view?usp=sharing LH 6… Jarrai ezazu IHOTEETAKO BIDEOAK irakurtzen