Leonardo Da VInciren azken afariaren inguruko tertulia artistikoa egin dugu lehen hiruhilekoan. Lehenengo gelan landu dugu eta ondoren DBHko ikasleek aurkezpenak eta jolasak prestatu dizkigute. Ederki pasa dugu eta historiaren zati bat ezagutzeko balio izan digu…
Kategoria: Gure Komunitatea
Araxes Irratia
ARAXES IRRATIA PODCASTA 01 (2026/01/16) ARAXES IRRATIA PODCASTA 02 (2026/01/23) ARAXES IRRATIA PODCASTA 03 (2026/01/30) ARAXES IRRATIA PODCASTA 04 (2026/02/06) ARAXES IRRATIA PODCASTA O5 (2026/02/12) ARAXES IRRATIA PODCASTA 06(2026/02/27)
Korrika 2024
Dakizuen bezala, pasa den martxoak 19an Aldatz inguruan eraman genuen Korrikako lekukoa. Hona hemen egun horretako argazki batzuk…
Inauteriak 2024
Ostirala, otsailak 23, izan zen Araxes eskolako inauteriak ospatu genituen eguna. Eguraldiak lagundu zigun eta Beteluko kaleak alaitzeko aukera izan genuen herriko inauterien bezperan. Hona hemen argazki batzuk…
Sormen Tailerra
Iaz bezala, aurten ere SORMEN TAILERRA eskolaz kanpoko ekintza burutzen ari da eskolan, LH2 gelako guraso baten laguntzari esker. Bakoitzaren sormena eta gaitasunak garatzeko espazioa da eta oso gustora aritzen dira planteatzen zaizkien dinamikekin. Hona hemen argazki batzuk:
Ur festa
DBH-ko ikasleek ikasturte amaierarako ur festa antolatu zuten atzo. Egiten zuen beroari aurre egiteko ideia bikaina izan zuten eta gozatu ederra hartu zuten haur guztiek.