Amets garaia bukatzen da

Ea, ba, jeiki! Esnatzeko ordua da. Triste zaudete? Ezzzz, ezta pentsatu ere. Gure ametsak egi bilakatzen hasi nahi badugu martxan jarri behar dugu, eta horretarako ohetik altxa behar gara eta….arnasa hartu! Postontziak bildu eta ametsak sailkatu behar dira, baliabide materialekin zerikusia dutenak sailkatuz, metodologiarekin zerikusia dutenak… etab. Amets mota bezain besteko multzoak egingo dira. Horretarako… Jarrai ezazu Amets garaia bukatzen da irakurtzen

Includ-ed proiektua

Eguberrietako oporren ostean, eta erronkaz betetako 2018 urtea aurretik dugula, gure Ikas Komunitateaz gauza gehiago ezagutzen hasiko gara. Amets garaian azaldu genuen eraldaketa hau ez zela zoriaren ondorioz emango, arrakastazko ekintza batzuen ondorio bezala baizik, oinarri zientifikoa duten ekintzak. Ekintza hauek INCLUD-ED izeneko europear ikerketa proiektuak aztertu zituen. Bertan konprobatu zen, beste gauza batzuen artean, ekintza… Jarrai ezazu Includ-ed proiektua irakurtzen

Zorionak eta Urte Berri On!🎄

Oso goiz bizia izan da, ezustekoz, emozioz eta …. “ametsez” betea, batez ere ametsez betea. Joan ezin izan zaretenentzat, jakin ezazue zozketaren irabazlea ” Enrike Hidalgo Lopez ” izan dela. Zorionak! Hemendik aurrera zuen partea hasten da. Hausnartu, etorkizunari begira jarri nolakoa izatea gustatuko litzaizuekeen pentsatuz, zuen ametsak aukeratu eta bailaran zehar jarri ditugun postontzietan sartu. Eguberrietako… Jarrai ezazu Zorionak eta Urte Berri On!🎄 irakurtzen

Azkenik iritsi da eguna!

Gaur baserritarrez jantziko gara gure ametsen maratoiaren azkeneko gauzatxoak egiteko. Hilabete eta erdi bizia izan da, emozioz beterikoa. Goza dezagun gaurko antzezlanaz, musikaz eta Olentzero eta Mari Domingiz, ibili gaitezen gure komunitateko kaleetatik berriak zabalduz. Gurekin etorriko?

Ametsa-ren istorioa⛅

Hau Ametsa-ren istorioa da, Nafarroako iparraldeko herri batean bizi den emakumea. Hemen jaio izanaz eta bere bizi proiektua martxan jartzea erabaki duen landa eremukoa izateaz harro dago. Ingurune pribilegiatua dela uste du, aitzinako kulturaz eta naturaz beteta; hemen bizi diren pertsonak eta euskara, baliabide maitatuenak dira. Potea ez dago hutsik, baina falta dena aukeraz bete nahi… Jarrai ezazu Ametsa-ren istorioa⛅ irakurtzen