Ikas Komunitatearekin (IK aurrerantzean) hasi ginenetik 2017 urtean, ekintza ugari burutu ditugu. Azkenetakoa zer nolako eskola nahi dugun amestea izan da. Amets garaia bukatu da eta orain aurrera jarraitzeko garaia iritsi da. Eta orain, non gauden kokatzeko, IK-aren inguruko laburpen bat egitea egokia litzateke. IK ikasketa dialogikoan oinarritzen da. Ikasketa dialogikoa 7 printzipioetan oinarritzen da:… Jarrai ezazu Amets Fasea Bukatu da. Eta orain zer? irakurtzen
Kategoria: Ikas Komunitatea
Ikas Komunitatea
Noiz izango dugu martxan jartzeko aukera?
Aste hauetan izugarrizko bueltak emanten ari gara gure ametsei. Noiz izango dugu martxan jartzeko aukera? Batzuk, errezenak, aurrera eramateko aukera izango dugu, denon laguntzarekin, ikasturtea bukatu baino lehen.Asteko gogoz gaude!! Beste batzuk, datorren urterako edo hurrengorako utzi beharko ditugu. Nahiko genuke errazago izango balitz! Baina dirua behar duten amets horiek edo prozesu bat behar dutenek,… Jarrai ezazu Noiz izango dugu martxan jartzeko aukera? irakurtzen
Zer pasa zen ametsen sailkapenarekin?
Zer pasa zen ametsen sailkapenarekin? ba, nahiz eta azkar gindoazela iruditu, oraindik gauza asko geratzen direla egiteko: “Betelu, 2018ko urtarrilaren 31, Gaur guraso gehiago etortzera animatu dira eta ametsak sailkatzen jarraitu dute. Baina ez zeuden iadanik sailkatuta? galdetuko duzue. Ba bai eta ez, multzo handietan banatu dira, baina gero askoz ere multzo txiki gehiago egin behar… Jarrai ezazu Zer pasa zen ametsen sailkapenarekin? irakurtzen
Iragarritako egunaren kronika… ametsez beterik
Sailkatu dituzue inoiz ametsak multzoka? ba ez da batere erreza, nahiz eta kontrakoa iruditu: ” Betelun, 2018ko urtarrilaren 30ean Gaur asteartea da, 2018ko urtarrilaren 30. Amets ugari mahai gainean bueltaka ibili diren goiz bizia izan da. Haur ametsak apartak dira, beren mundua dibertsioaren inguruan biratzen du. Badaude amets oso formalak ere, adibidez jantokia astean behin… Jarrai ezazu Iragarritako egunaren kronika… ametsez beterik irakurtzen
Batzorde mixtoak
Behin ametsak jaso ondoren, hauek sailkatzeko ordua iritsi da. Gero batzuk aukeratu eta batzorde mixtoak sortzeko ordua izango da, gauzatu ahal izateko. Batzorde hauetan irakasleak egongo dira, baina baita zuetako edonor: komunitateko kideak. Umeen ametsetaz hitz egin genuenean, adierazi genuen gure erantzukizuna zela zer nolako eskola nahi zuten interpretatzea. Ba iritsi da martxan jartzeko ordua.… Jarrai ezazu Batzorde mixtoak irakurtzen
Amets garaia bukatzen da
Ea, ba, jeiki! Esnatzeko ordua da. Triste zaudete? Ezzzz, ezta pentsatu ere. Gure ametsak egi bilakatzen hasi nahi badugu martxan jarri behar dugu, eta horretarako ohetik altxa behar gara eta….arnasa hartu! Postontziak bildu eta ametsak sailkatu behar dira, baliabide materialekin zerikusia dutenak sailkatuz, metodologiarekin zerikusia dutenak… etab. Amets mota bezain besteko multzoak egingo dira. Horretarako… Jarrai ezazu Amets garaia bukatzen da irakurtzen