Bailaratik gertu martxan jarri den ekimen bati buruzko informazioa partekatu nahi dugu zuekin. 1 eta 43 urte bitarteko 6 leitzar familia elkartu dira , eta Leitza herri inklusiboagoa bilakatzeko egitasmo bat dute esku artean. LHL erronka jarri diote izena, eta kirola, elkartasuna eta auzolana uztartzea du helburu nagusi. Herri lan-sarea sortu nahi dute, ahalik eta oihartzun eta atxikimendu handienak eskuratzeko. Laguntzeko… Jarrai ezazu LHL erronka inklusiboa irakurtzen
Mendialdeko azoka
Igandea, maiatzak 9, mendialdeko azoka ospatuko da Arriben. Bailaran burutuko den ekimena eta igande goiza ongi pasatzeko aukera paregabea.
Irakasleen formakuntza
Irakasleok aurrera jarraitzen dugu gure formakuntzarekin. Tertulia dialogikoak, talde interaktiboak… guk ere baliabide hauek martxan ditugu, gure ezagutza aberastu eta eguneroko lanean ikasleengan islada izan dezan.
Book day
LIburuaren eguna ospatu dugu apirilaren 23an. LH-ko ikasle guztiek “bookmark” bana egin dute, beraiek irakurtzen dituzten liburuetan erabiltzeko. Honez gain, ikasle batzuk ingeleseko liburu batzuk landu dituzte etxean familiari kontatu eta partekatzeko asmoz.
BARATZA MARTXAN DA
Aurtengo ikasturtean ere jarri dugu jadanik baratza martxan. DBH-ko ikasleak “ikastetxe sostengarria” arloan aritu dira dena presatzen, eta lan fin egin ondoren, LH eta HH-ko ikasleek prest daukate baratza nahi dituzten barazki eta landareak landatzeko. Txikienak hasi dira dagoeneko lanean, hona hemen irudi batzuk.
LH6 eta Maitane orientatzailea
LH6ko ikasleak LHko etapa bukaerara iristen ari dira, hori dela eta, Maitane orientatzailearen bisita izan zuten. Maitanek akademikoki orain arte lortutakoa azaldu zien, baita etorkizun hurbilean eman beharreko pausoak eta ikasketa mailan sartuko diren etapa berriaren nondik norakoak. Horrelako hitzaldiak interesgarriak dira, bai ikasleak zein puntutan dauden kokatzeko eta bai datorkienaren inguruan informazioa izateko.