Oporrak baina lehenago, LH3 eta LH4ko ikasleek irteera bat egin zuten Iruñerrira. Bertan eskalatzeko aukera izan zuten baita beraien zentzumenak martxan jartzeko ere “zentzumenen parkean”. Hemen dituzue irudi batzuk…
BIZIKIDETZA
Gure eskolan garrantzi handia ematen diogun elkarren arteko bizikidetzari. 2.hiruhilekoan eskola guztiko etapetan arlo hau bereziki landu dugu; marrazki eta liburuak sortuz, antzerkiak eginez, egoera desberdinen inguruan hausnartuz… Lan garrantzitsua eta interesgarria, egunerokoan gertatzen diren egoeren inguruan pentsatzeko balio izan diguna eta ziur etorkizunari begira lagungarri zaigula.
Backflip
Pasa den ostegunean Iruñara gerturatu ginen LH5 eta LH6ko ikasleak. Backflip izeneko jarduera batean parte hartu genuen, bertan, akrobaziez, saltoez, parkourraz, patineteez… gozatzeko aukera izan genuen. Oso ongi pasa genuen eta errepikatzeko gogoekin geratu ginen.
Tertuliak HHn
LH eta DBH-koek bezala guk ere tertuliak egiten ditugu. Ostegunero eskolara etorri eta lehenengo lana tertulia dugu. Aulkiak prestatu eta parte hartzeko irrikitan egoten gara…
Talde interaktiboak HHn
Haur hezkuntzako 4 eta 5 urteko ikasleek talde interaktiboetan egiten dugu lan astean behin. Lan handia egiten dugu, baita ingelesez ere!! Oso ongi pasatzen dugu eta aldi berean asko ikasten dugu…
Jolas kooperatiboak
LH5 eta LH6ko ikasleek ikastaro bat izan zuten jolas kooperatiboen inguruan. Irabazi edo galtzen diren egoerak alde batera utzi eta denen artean helburuak lortzearen garrantzia landu eta indartu zen. Gustora aritu ziren eta ideia interesgarriak ikusi ahal izan genituen aurrerantzean lantzeko.