Maiatzaren 15ean, osteguna, Beteluko Araxes ikastetxeko LH2 eta LH3ko ikasleak, Juan Gorriti bisitatzera joan ginen. Talde Elkarreragiletan, “Gorriti” elkarrizketatu nahi genuela adostu ondoren, galderak prestatu genituen. Ondoren, gonbidapena luzatu genion baina beldur ginen ez ote zuen onartuko, baina….suertez baietza jaso genuen. Eskolatik hain hurbil bizi denez, oinez joan ginen. Txarok, bere emazteak, egin zigun ongietorria.… Jarrai ezazu TOPAKETA ZORAGARRIA GORRITIREKIN irakurtzen
Liburuaren eguna
Atzo eskolan liburuaren egunaren ospakizuna aurreratu genuen. Maitane Perez ipuin kontalariaren bixita izan genuen, HH eta LH1-2-3-ko ikasleei ipuinak kontatu zizkien eta LH4-5-6 eta DBH-ko ikasleekin aldiz ilustrazio tailer bat egin zuen. Oso esperientzia polita izan zen eta oso gustora egon ziren umeak.
ENGLISH WEEK
Pasa den astean LH5-6ko ikasleak Arguedas inguruan ibili dira. Bertan English Week-eko egonaldia egin dute Sendaviva natura parkean. Gustora egon dira eta ingelesa praktikatzeko balio izan du. Hona hemen argazki batzuk…
CLARA PEETERS
Aurten ere gure tartea eskeini diogu tertulia artistikoari. Kasu honetan, emakume artista bat aukeratu dugu, Clara Peeters. Bodegoiak marrazten aitzindaria, gure ikasleek ere beraien bodegoiak egiteko aukera izan dute.
LEZAETATIK BETELURA
LH2 eta LH3ko ikasleak, apirilaren 12an, osteguna, eguraldi bikaina iragarrita zegoela ikusita, udaberriari ongi etorria egin diogu. Lezaetara taxiz joan eta oinez itzuli gara. Eguzkiak ederki berotu gaitu aldapa gora, batez ere. Bertako altxorrak ezagutzeko aukera paregabea izan dugu bertakoen eskutik (Bakartxo eta Lartaun): etxeak, iturria eta aska, garbilekua, okindegia, parkea, eliza,garai bateko eskola, behorra… Jarrai ezazu LEZAETATIK BETELURA irakurtzen
Proiektuak
Iaz Zinemaraxes proiektua gauzatu genuen, eta aurten Denboraren lerroa egin dugu. Horrelako lanketak egitea da helburua etorkizunean. Hona hemen proiektu horretako argazki batzuk…