Euriko makila 4. mailan

4. mailakoak ingurunean indioen gaia lantzen ari direnez, beste irakasgaiekin lotzea ideia ona izan zitekeela bururatu zaigu. Horregatik plastikan euriko makil bat sortu dugu. 

Argitaratua
General gisa sailkatuta

Pertsonak asmatzen 4. mailakoekin

Ingelesean, pertsonak deskribatzen ikasten ari gara. Binaka, pertsona desberdinak marraztu eta deskribatu dituzte. Lana amaitu ostean, denen aurrean aurkezpena egin dute.

Argitaratua
General gisa sailkatuta

Animaliak asmatzen 3. mailakoekin

Ingeleseko klasean, animalien atalak lantzen ari ditugu eta  ikasleak animali desberdinak sortu eta deskribatu dituzte taldeka. Lana amaitu ostean, denen aurrean aurkezpena egin dute. Oso animali dibertigarriak asmatu dituzte!  

Argitaratua
General gisa sailkatuta

Udazkeneko tailerrak

Ostiral arratsalde batean, basora joan ginen hostoak eta fruitu ezberdinak biltzera, horiekin tailer ezberdinak burutzeko asmoz. Egun horretan bildutakoarekin eta ekarritako beste material batzuk erabiliz, esperimentazio tailer bat burutu genuen. Primeran pasa genuen eta asko ikasi ere!!!  

Argitaratua
General gisa sailkatuta