LOKOMOZIO APARATUA LANTZEN

Oraingoan Iosu Estanga fisioterapeutaren bisita izan dugu 4. mailakook. Berari esker, gure gorputza osatzen duten hezurren eta giharren funtzioak hobeto ulertu ditugu. Gure bizkarra osasuntsu izan dezagun, ariketa batzuk ere gomendatu dizkigu. Mila esker Iosu!

Argitaratua
General gisa sailkatuta

3. mailakoen instrumentua

Plastikan 3. mailakoek instrumentu bat egin dute, ondoren musikako klaseetan erabili ahal izateko!

Argitaratua
General gisa sailkatuta

Euskararen kriseilua

Eskolako Euskara Batzordeak, euskararen erabilera erabilera etxeetan sustatzeko helburuarekin, abenduaren 12tik aurrera “EUSKARAREN KRISEILUA” egitasmoa jarriko du. Kriseilua izango da euskararen sua ez itzaltzeko erabiliko dugun tresna. Horretarako, kriseilua ikasleen etxeetan ibiliko da txandaka. Egun horietan euskarak familia duen tokiaz jabetzeko galdetegia eskainiko da eta ondoren, batzoitzak bere bidea egiteko aukera izango du. Hona hemen… Jarrai ezazu Euskararen kriseilua irakurtzen

Argitaratua
General gisa sailkatuta