Aurtengo ikasturteari ere amaiera ailegatu zaio. Ekainaren 19an eskolan azkeneko eguna ospatu genuen. Hasieran jolasak izan ziren Haur Hezkuntzako ikasleentzat. Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleeK herri kiroletan eta pilota txapelketan parte hartu zuten. Ondoren DBH 2ko ikasleak agurtu genituen; ongi ibili!!! Eta konturatu gabe oporrak ailegatu dira. ONGI PASA eta irailaren 8ra arte.
ZUMAIA
Ekainaren 13an 3. zikloko eta DBHko ikasleak Zumaia aldera hurbildu ziren.
LEZAETATIK BETELURA
Ondoren LHko 1. zikloko ikasleek egindako txangoaren aurkezpena daukazue. Lezaeta ezagutzera joan ziren eta ondoren Beteluraino oinez etorri ziren. Bidean altxoraren bila ere ibili ziren. Aurkezpena
ZUHATZA 2014
Maiatzaren 19,20 eta 21ean, zuhatzan egon ginen. Oso ongi pasa genuen baina eguraldiak ez zigun asko lagundu, ura hotza zegoen; hala ere primeran pasa genuen. Ea hurrengo batean eguraldi hobea egiten digun
GORRITIREN ETXEAN
Hau da hau txango digertigarria egin duguna!!! Gorritiren etxera joan gara HH 5-6 urteko ikasleak eta koadroak sortzen arittu gara. Baina badakizue nola margotu ditugun? Ba txokolatez. Tolosako Gorrotxategi gozogileak lagundu digu. Hau bai plazerra! Ikusmenerako eta baita Dastamenerako!
Irratsaioa 1. zikloan
Ingurunean komunikabide ezberdinak ikasten egon gara, garai batean erabiltzen zirenak eta gaur egun erabiltzen direnak ere. Eta denon artean irrati saio bat grabatu dugu. Entzun eta gozatu gure kontuekin… Irrati saioa