Aurreko hiruhilabetean DINOSAUROEN gaia landu genuen eta hauei buruz gauza asko irakurri genituen. Gustoko genituen dinosauroei buruz ezaugarri batzuk ikasi genituen eta grabatu genuen. Ondorengo bideoan ikusi ahal izango duzue. https://drive.google.com/file/d/0B-S_QYKcP9zPZTJpc3RSbFIwdnM/edit?usp=sharing Aurreko hiruhilabetean ERDI AROAren gaia landu genuen. Ikasitako gauzen artean gure herrian garai hartatik gelditzen diren eraikuntzak ikasi genituen. Baita beste gauza interesgarri… Jarrai ezazu DINOSAURIOAK eta ERDI AROA irakurtzen
LEVEL 5 ROLE PLAY
Kaixo denoi! Hementxe gaituzue 5.mailako ikasleak 2.zikloan antzeztu berri dugun antzerki batekin. “Inspector Watson” delakoak, Picasso-ren kuadro bat falta zelako, ikerketa bat eraman zuen aurrera eta horixe bera egin dute gure neska mutilek ingelerako saioan. Lan bikaina egin dute, ZORIONAK!
EGIPTOKO MAKETA
Begira zer egiten dugun gelan, ez gara egun guztia liburu artean egoten. Egiptoko maketa egiten primeran pasatu dugu eta besteei azaltzen askoz hobeto, maisuak sentitu gara.
PAKE ETA INDARKERI EZAREN EGUNA
Kaixo, aurten ere Pake Eguna eta Indarkeri Ezaren eguna ailegatu zela eta, LH5 eta LH6 ikasle batzuk, informatika eta gelan prestatuta geo, liburutegian beste gelako lagunei aurkezpena egin zioten eta denen arteko emanaldi polita atera zen. Asko ikasi zuten denek, bai prestatzen, aurkezten, entzuten, parte hartzen, eta abar.
ERRONKAK
Kaixo, DBHko gure lagunak “9 Erronka”k izeneko lana prestatu ta gero beste gelako lagun-talderi aurkezpenak eiten ikusten ditugu hurrengo argazkietan. Ze trebeak gure eskolako handienak eh??? Lasai besteok ere ikasiko dugu eta….
GABONAK 2013
Abenduaren 20an Gabonetako jaialdia ospatu genuen Araxes Ikastetxean. Urtero bezala ikasleek emanaldia burutu zuten abesti, dantza eta antzezlanak eskainiz. Guraso eta senide asko hurbildu ziren aurten ere. Hamaiketakoaren ostean Olentzero eta Mª Domingiren bisita izan genuen. Egun ederra izan zen. URTE BERRI ON!!!