LITTLE RED RIDING HOOD & CINDERELLA

LH5-ko ikasleek ere egin zuten beren ingelerako antzezlana. Kasu honetan taldea bitan banatu eta ondorioz bi antzerki egiteko aukera izan zuten. Alde batetik Little red riding hood eta bestetik cinderella. Hauek ere gustora aritu ziren eta antzerki benetan politak egin zituzten.

Argitaratua
LH 3 gisa sailkatuta

THE ELVES AND THE SHOEMAKER

Ingleseko arloan ia ikasgela guztietn antzerkia landu zuten ikasturte bukaeran. Kasu honetan LH4-ko ikasleen argazki batzuk dituzue ikusgai. Hauek ere beste ikasleen aurrean antzeztu zuten. Aurrekoan esan bezala ekimen polita eta gustora egin dutena.

Argitaratua
LH 2 gisa sailkatuta

THE THREE LITTLE PIGS

LH2-ko ikasleek inglerako klaseean hiru txerrikumeak ipuina landu zuten kurtso bukaeran. Honela, ipuin famatua antzeztu zuten, dena ingeleraz eta beste ikasleen aurrean eskolako liburutegian. Oso polita geratu zen eta ikasleak ere gustora aritu ziren.

Argitaratua
LH 1 gisa sailkatuta

Jaso ikastolako emanaldia

Ekaina haseran LH eta DBH-ko ikasle guztiak Iruneara joan ginen Jaso ikastolak egiten duen emanaldia ikusi asmoz. Benetan emanaldi harrigarria, oso maila altua dute bertan parte hartzen duten ikasleek. Antzerki politta, baloreak transmititzen dituena eta ikasleak kontzientziatzeko guztiz egokia. Oso egun polita atera zen, eguraldia lagun, Ciudadelako belazeetan bazkaldu eta bertan ibili ginen jolasean…

Argitaratua
General gisa sailkatuta