HH presara bisita

HHko ikasleak baialarako altxorretako bat bisitatzera joan ziren, presa hain zuzen. Eguraldi ona aprobetxatuz, herri mailako txangoa egin zuten eta oso ongi pasa zuten. Hori bai, uretara sartzeko ideia udarako utzi zuten…

Kalabaza zozketa

Dakizuenez, iaz baratza martxan jarri genuen eta aurten barazkiak jasotzen ari gara. Kalabaza asko jaso dugu eta aurreko astean kalabaza purea egiteko aprobetxatu zen jantokian. Honez gain, eskolan lehiaketa bat jarri genuen martxan, baratzako kalabaza haundiena hartu genuen eta eskolako sarreran jarri genuen kutxatxo bat ondoan zuela. Honela, kutxatxo horretan papertxo batean kalabazaren ustezko pisua… Jarrai ezazu Kalabaza zozketa irakurtzen

Liburutegia berriro martxan

DBH2-ko ikasleak hasi dira berriro ere eskolako liburutegiaren funtzionamendua kudeatzen. Ikasleek liburu bat aukeratu eta etxera eramateko aukera dute, eta hau dena DBH2-ko ikasleek gainbegiratuko dute. Dinamika polita suertatu zen iaz, eta aurten talde berriak bide berdina jarraitzea erabaki du. Hona hemen irudi batzuk…

Baratzako kalabaza purea

Ostegunean jantokian gure baratzako kalabazarekin egindako purea jateko aukera izan genuen. Ikasleek gustora jan zuten, baita irakasleek ere. Umeak gustora zeuden geure baratzatik lortutako barazkiak jateko aukera izateagatik. Jantokian, baratzako barazkien erabilpena maiztasun handiagoz egitea da helburua. Lehen pausoa egin dugu…

Baratzako kalabazen bilketa

Atzo baratzako kalabazak biltzen hasi ginen. Ostegunean, kalabaza purea sartzen da menuan eta hori dela eta, gure baratzeko kalabazak jateko aukera izango dute ikasleek. Gure baratzari benetako erabilera eman nahi diogu eta egokia iruditzen zaigu jantokia garaiko eta bertako produktuez hornitzea.