Eguraldia lagun, egun hauetan DBHko ikasleek Chromebook, liburu eta boligrafoak ikasgeletan utzi dituzte eta kanpo eremura atera dira buruan genuen proiektua martxan jarriaz. Nora eramango ote gaitu bide berriak?… Lanean jarraituko dugu eta erakutsiko dizuegu.
Eguna: 2020-01-15
Planetarioa eta Rokopolis
LH3 eta LH4-ko ikasleak Iruñara bisita egin zuten pasa den abenduan. Egun osorako bidaia egin zuten, lehenengo planetarioa ikustera joan ziren. Zientziarekin kontaktuan egon ziren, planeta, satelite eta izarren misterioak ezagutuz. Honekin amaituta, eguna aprobetxatuz Rokopolisera joan ziren kirol pixkat egitera. Eskaladaren munduan murgildu ziren, arnesak, mosketoiak, sokak… lan tresna zituztela. Egun ederra pasa zuten… Jarrai ezazu Planetarioa eta Rokopolis irakurtzen
BERRIA ETA EKOGUNEA
LH5 eta LH6-ko ikasleak Berria egunkariaren egoitza bisitatzen izan ziren. Bertan, egunkariaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izan zuten eta gainera, Martxelo Otamendi zuzendariaren hitzaldi bat izan zuten. Eguna probestu asmoz, Ekogunera joan ziren. Ekogunea etorkizun jasangarriago bat lortzeko makina bat ideia proposatzen dituen parkea da. Bere misioa kontzientziaziotik ekintzara igarotzeko bidea erraztea da hezkuntza, aisia eta berrikuntzaren bitartez. Ikasleek… Jarrai ezazu BERRIA ETA EKOGUNEA irakurtzen