URTE BERRI ON!!

2020 urte oparoa opa dizuegu Araxes komunitatea osatzen duzuen pertsona guztiei. Ea berri onez betetzen dugun datorkigun urtea eta ea gure komunitateak pixkanaka hazten jarraitzen duen sortu diren esparru guztietan!! URTE BERRI ON GUZTIOI!!

Eskulanak

Dakizuen bezala, jarduera osagarrietako bat eskulanak dira. Maitek dugu komunitateko artista eta Venus ere hor dugu beti laguntzeko prest. Bertan ikasleak oso gustora aritzen dira eta garaiaren arabera eskulanak egokitzen saiatzen gara. Gabonen inguruan elurretako panpintxoak egin dituzte ikasleek. Gainera, eskulanetan parte hartzen dugun guztioi oparitxo bat egin zigun Maitek. Ikasleek gustora hartu zuten, baita… Jarrai ezazu Eskulanak irakurtzen

TOLOSAKO TOPIC

Tolosako Topic, txotxongiloen museoan hitzordua genuen eta gure taldeko bi kide “gaixorik” zeudelako  kezkatuta geunden. Baina ez, ahalegina egin eta hantxe agertu ziren biak gurekin batera joateko. “Lur” antzezlana eskaini ziguten. Bai polita, neska gorputza zuen mutil baten bizipenak. Aitona benetan zoragarria zuen!. Museoan dauden 2 200 txotxongiloen artean ibili eta bakoitzak gure txotxongiloa eraiki… Jarrai ezazu TOLOSAKO TOPIC irakurtzen

Argitaratua
LH 1,LH 2 gisa sailkatuta

ARTS AND CRAFTS: GRADE 6

LH6-ko ikasleek ez dute askorik behar ongi pasatzeko. Materialen birziklapena aintzat hartuta, inguruan aurkitutako materialekin jostailuak sortu dituzte. Gustora aritu dira talde lanean sormen prozesuan eta emaitzarekin gustora geratzeaz gain, ongi pasatzeko probestu dute sortutako jostailuekin jolastuz. Hona hemen adibide batzuk.

Argitaratua
LH6 gisa sailkatuta

EGUBERRI ON!!!

EGUBERRI ON DENOI!!! Araxes komunitatea osatzen dugun pertsona guztiei eguberri eta jai zoriontsuak opa nahi dizkizuegu! Egun zoriontsuak igaro elkarrekin eta ongi amaitu urtea!!! Besarkada handi bat guztiei!!!

ARTS AND CRAFTS

GRADE 1 AND 2: ederrak gure 1.zikloko ikasleek egindako lana apaingarriak eginez. Lan handia egin dute, jarrai dezatela horrela!!! GRADE 5: 5. mailakoak sormena lantzen aritu dira eta gailu berriak asmatu dituzte! Gure etorkizuna beraien esku dago! Azkenik, aipatu LH eta DBH-ko ikasleek elkarlanean gure eguberritako ikuskizunerako eszenatoki atzeko mural bat egin dutela. Hemen aurrerapen… Jarrai ezazu ARTS AND CRAFTS irakurtzen