Ur festa

DBH-ko ikasleek ikasturte amaierarako ur festa antolatu zuten atzo. Egiten zuen beroari aurre egiteko ideia bikaina izan zuten eta gozatu ederra hartu zuten haur guztiek.

LH1-LH2 ZARAUTZEN

Beteluko Araxes ikastetxeko 1. eta 2. mailako neska-mutilak, azaroan eskaera egin ondoren, ekainaren 6an, astelehena,  Zarauzko Igerain Aterpetxean maletak utzi eta Getariara joan ginen, gure lehen kanpaldia bizitzeko asmoz, urduri eta gogotsu.  Getarian, Elkanoren eskultura ikusi eta kale estuetatik barna ibili ondoren, hondartzan bainatu ginen eta karramarroak hartzen aritu ginen. Parke batean bazkaldu genuen eta… Jarrai ezazu LH1-LH2 ZARAUTZEN irakurtzen

Argitaratua
LH 1,LH 2 gisa sailkatuta

Ping Pong mahaia

Estalpe batzordeak lanean jarraitzen du eskolako patioaren eraldaketan eta umeek jolaserako aukera desberdinak izatea da helburua. Azken ekarpena ping pong mahaia izan da. Arrakasta handia izan du ikasleengan eta egunero aritzen dira jolasean. Eskerrak eman nahi dizkiegu Ana, Laura, Aitor eta Asierri mahaiaren instalazioa egiteagatik.

Kandinsky

Aurten eskolan tertulia artistikoak lantzen hasi gara. Aurreko hiruhilekoan Van Gogh-en “Gau izartsua” landu genuen eta oraingoan Kandinsky-ren “Zeru urdina”. Artistaren inguruko lanketa bat egiten dugu, aurkezpenak, tertuliak… eta bukaera emateko sormen lan bat.Kasu honetan eskola guztiak gure zeru urdina sortu genuen. Artistak dira gure haurrak!!