Aralarren magalean bizi den aztiak, Juan Gorritik, proposamen bat luzatu die munduko haur guztiei: egin marrazki bat eta bidali. «Munduko haur guztiak besarkatzen direnean jaioko da askatasuna, kolorez beteta». Juan Gorriti margolari eta eskultore nafarraren mezua da, koronabirusaren krisi eta konfinamendu egoera honetan idatzia. ‘Atera zure koloreak’ izena jarri dio martxan jarri duen ekintzari. Honako… Jarrai ezazu ATERA ZURE KOLOREAK irakurtzen
Egilea: Administración
Koronabirusa ikasleentzat
Art-eko arloan, gaur egun bolo bolo dabilkigun gaiaren inguruko hausnarketa bat egiteko parada izan dute. Ikalseek marrazki edo eskulan bidez adierazi dute koronabirusa hitza entzunda zer datorkien burura. Hemen dituzue egin dituzten artelanak:
Liburuaren eguna
Liburuaren Nazioarteko Eguna mundu mailan ospatzen den eguna da. Helburua irakurketa, liburugintza eta jabetza intelektuala egile eskubideen bitartez bultzatzea da. Egun berezia eta momentu politta izan daiteke liburuen mundu magikoan barneratzeko. Gauden egoeran egonda, bidelagun ona izan daiteke liburu bat. Animatu irakurtzera eta gozatu abenturarekin!! Jarraian, liburuekin lotutako bideo bat uzten dizuegu:
Euskarazko balibideak
Kaixo! Hasteko, gure esker ona eta aitortza adierazi nahi dizuegu etxetik egiten ari zareten ahaleginagatik. Gaurkoan euskarazko baliabideak eskuratzeko zenbait lotura bidaltzen dizkizuegu, zerbait probesteko aukera izango duzuelakoan. Animo denei!!! EIBZren web gunea: Eskolako Literatur Kanona: https://sites.google.com/educacion.navarra.es/eskolako-literatur-kanona/ Booktegitik ikasleek liburuak doan deskarga ditzakete: http://booktegi.eus/euskal-gazte-literatura-euskaraz%E2%80%93liburu-elektronikoak Nafarroako euskara udal zerbitzuen web gunea oso oparoa da baliabideetan: https://eranafarroa.eus/… Jarrai ezazu Euskarazko balibideak irakurtzen
Altxorraren bila
Kaixo denei! asteburua datorrela eta jolas bat proposatzen dizuegu etxean praktikan jartzeko. Baztango escape room-eko kideek sorturiko ekimena dugu hau, umeei asko gustatuko zaiela ziur gaude. Ondo pasa eta ea altxorra aurkitzen duzuen!!
Amaren eguneko oparia
Gure lankide Maite Gorrotxategik beste proposamen bat bidali digu, amatxoren egunerako oparia. Beran dauden argazkietan ikusi dezakuenez arrautzen kaxekin loreak egiteko proposamena da. Hauei nahi dugun lore itxurako forma emango genieke eta ondoren margotu. Ondoren, adartxo bat beharko genuke lorea edo loreak bertan jartzeko. Apaingarriak ere jar ditzakegu, botoiak adibidez. Beraz hauek lirateke materialak: -Arrautzen… Jarrai ezazu Amaren eguneko oparia irakurtzen