GRADE 1 AND 2: ederrak gure 1.zikloko ikasleek egindako lana apaingarriak eginez. Lan handia egin dute, jarrai dezatela horrela!!! GRADE 5: 5. mailakoak sormena lantzen aritu dira eta gailu berriak asmatu dituzte! Gure etorkizuna beraien esku dago! Azkenik, aipatu LH eta DBH-ko ikasleek elkarlanean gure eguberritako ikuskizunerako eszenatoki atzeko mural bat egin dutela. Hemen aurrerapen… Jarrai ezazu ARTS AND CRAFTS irakurtzen
Egilea: Administración
Euskararen eguna
Pasa den azaroaren 29an euskararen eguna ospatu genuen eskolan. Honako izan zen egitaraua: -Lehenik, DBH-ko ikasleek Mikel Laboaren inguruko aurkezpen bat egin zuten. -Ondoren Asisko Urmeneta marrazkilariaren bisita izan genuen, eta marrazkilaritza ikastaro express bat jaso genuen. -Bukatzeko, euskal kanten inguruko karaokea bat egin genuen ikasle eta irakasle guztiek abestu genuelarik.
HH musika emanaldiak
Musikako saioetan kanta desberdinak lantzen aritzen dira gure ikasleak. Lanketa honen emaitza ez dute eurentzako bakarrik gordetzen, honela, eskolan zehar gela desberdinetan emanaldiak egiten dituzte. Kasu honetan, LH4 eta LH5-ko ikasleek landutakoa HH-koei erakutsi diete. Eskolan aspalditik lantzen dugun ekimena aurten ere martxan dago. Honen bidez, maila ezberdinen arteko interakzioa eta ezagutza bultzatuz.
Interactive groups
Dakizuen bezala ikas komunitateetako zazpi oinarrietako bat talde interaktiboak dira. Aurten ingeleseko saioetan ere martxan jarri dira eta ikasleak oso gustora dabiltza. Azkenengo saioan, eskolatik pasatako ikasleak izan genituen parte hartzen, oso esperientzia politta suertatu zen. Badakizue gonbidatuak zaudetela parte hartzera eta lasai ingelesa menperatzea ez da beharrezkoa eta. Mila esker!!!
Judo saioa
LH5-ko Ander eta Julek judoaren inguruko klase bat eman ziguten. Arte martzial honen inguruko dinamika desberdinak erakusti zizkiguten eta beraiek barneratuak dituzten ohitura batzuk martxan jarri zituzten. Klasekideak oso gustora ibili ziren eta asko gozatu zuten.
ARTS AND CRAFTS
LH6-ko ikasleek ART-eko klasean egindako lana ikusgai duzue. Zuhaitzetako hostoak baliatuz, margolanak egin dituzte. Oso la polittak egin dituzte.