AGUR EKAI!

Otsailaren 15ean, duela astebete egin zuen Ekaik bere buruaz beste. 16 urteko gazte transexuala zen Ekai eta bere amak, Ondarroan, bere etxean topatu zuen hilik. 5. eta 6. mailako hainbat ikaslek familia eta lagunen minarekin bat egin eta eskolako atarian muraltxo hau jarri dute.

Argitaratua
LH 3 gisa sailkatuta

Amets Fasea Bukatu da. Eta orain zer?

Ikas Komunitatearekin (IK aurrerantzean) hasi ginenetik 2017 urtean, ekintza ugari burutu ditugu. Azkenetakoa zer nolako eskola nahi dugun amestea izan da. Amets garaia bukatu da eta orain aurrera jarraitzeko garaia iritsi da. Eta orain, non gauden kokatzeko, IK-aren inguruko laburpen bat egitea egokia litzateke. IK ikasketa dialogikoan oinarritzen da. Ikasketa dialogikoa 7 printzipioetan oinarritzen da:… Jarrai ezazu Amets Fasea Bukatu da. Eta orain zer? irakurtzen

Noiz izango dugu martxan jartzeko aukera?

Aste hauetan izugarrizko bueltak emanten ari gara gure ametsei. Noiz izango dugu martxan jartzeko aukera? Batzuk, errezenak, aurrera eramateko aukera izango dugu, denon laguntzarekin, ikasturtea bukatu baino lehen.Asteko gogoz gaude!! Beste batzuk, datorren urterako edo hurrengorako utzi beharko ditugu. Nahiko genuke errazago izango balitz! Baina dirua behar duten amets horiek edo prozesu bat behar dutenek,… Jarrai ezazu Noiz izango dugu martxan jartzeko aukera? irakurtzen

Zer pasa zen ametsen sailkapenarekin?

Zer pasa zen ametsen sailkapenarekin? ba, nahiz eta azkar gindoazela iruditu, oraindik gauza asko geratzen direla egiteko: “Betelu, 2018ko urtarrilaren 31, Gaur guraso gehiago etortzera animatu dira eta ametsak sailkatzen jarraitu dute. Baina ez zeuden iadanik sailkatuta? galdetuko duzue. Ba bai eta ez, multzo handietan banatu dira, baina gero askoz ere multzo txiki gehiago egin behar… Jarrai ezazu Zer pasa zen ametsen sailkapenarekin? irakurtzen

TALO TAILERRA

LH 1-2 mailakoek talo tailerra burutu dugu. Oso esperientzia polita bizi izan dugu eta oso gustora ibili gara artirin eta urarekin esperimentatuaz eta sortutako masak manipulatuaz. Gainera egindako taloak oso goxoak zeuden!!!!    

Argitaratua
General gisa sailkatuta

TOPIC-era BIXITA

Urtarrilaren 26an, egun euritsuan, 3.4.5.6. mailako ikasleekin Topic-era joan ginen. Egun guztian MARIONA izan genuen bidelagun. Lehenik “Solos” antzezlanaz gozatzeko aukera izan genuen baita protagonistak ezagutu eta beraiekin solasteko. Denok liluratuta utzi gintuzten Gure ikasleek bakoitzak bere txotxongiloak egin zuen tailerretan eta azkenik txotxongilo bilduma zoragarria biltzen duen museoa bisitatu genuen. Zein polita izan zen… Jarrai ezazu TOPIC-era BIXITA irakurtzen

Argitaratua
LH 2,LH 3 gisa sailkatuta