Jardunaldi Jarraiaren Onurak

Eskolaldi Jarraiak kalitatearen alde ​apustu egiten du, alderdi psikopedagogikoa, soziokulturala, familiarra… kontuan hartzen dituelako. Eskola goizez izateak suposatzen du: ● Ikasleen errendimendua hobetzea. ● Eskolan gaur egungo klase ordu kopuru berbera ematen dela bermatzea. ● Nahi duenak orain arteko ordu kopuru bera eskolan egotea eskolaz kanpoko jarduerak eginez. ● Irailetik ekainera eta astelehenetik ostiralera ordutegi… Jarrai ezazu Jardunaldi Jarraiaren Onurak irakurtzen

Jardunaldi jarraia gure eskolan

Kaixo familia: Dakizuenez, gure inguruko ikastetxeetan Jardunaldi Jarraia​ proposatzen ari dira, eta gu ere horretan ari gara, atzoko jaialdian esan bezala, ezin garelako atzean geratu. Dagoeneko klaustroak eta Eskola Kontseiluak egitasmoa onartu du. Orain familiei dagokizue erabakia hartzea. Email bidez iritsi zaizue informazioa eta blogaren bidez ere joango gara aipamenak egiten gai honen inguruan. Mila… Jarrai ezazu Jardunaldi jarraia gure eskolan irakurtzen

Zorionak eta Urte Berri On!🎄

Oso goiz bizia izan da, ezustekoz, emozioz eta …. “ametsez” betea, batez ere ametsez betea. Joan ezin izan zaretenentzat, jakin ezazue zozketaren irabazlea ” Enrike Hidalgo Lopez ” izan dela. Zorionak! Hemendik aurrera zuen partea hasten da. Hausnartu, etorkizunari begira jarri nolakoa izatea gustatuko litzaizuekeen pentsatuz, zuen ametsak aukeratu eta bailaran zehar jarri ditugun postontzietan sartu. Eguberrietako… Jarrai ezazu Zorionak eta Urte Berri On!🎄 irakurtzen

Azkenik iritsi da eguna!

Gaur baserritarrez jantziko gara gure ametsen maratoiaren azkeneko gauzatxoak egiteko. Hilabete eta erdi bizia izan da, emozioz beterikoa. Goza dezagun gaurko antzezlanaz, musikaz eta Olentzero eta Mari Domingiz, ibili gaitezen gure komunitateko kaleetatik berriak zabalduz. Gurekin etorriko?

Ametsa-ren istorioa⛅

Hau Ametsa-ren istorioa da, Nafarroako iparraldeko herri batean bizi den emakumea. Hemen jaio izanaz eta bere bizi proiektua martxan jartzea erabaki duen landa eremukoa izateaz harro dago. Ingurune pribilegiatua dela uste du, aitzinako kulturaz eta naturaz beteta; hemen bizi diren pertsonak eta euskara, baliabide maitatuenak dira. Potea ez dago hutsik, baina falta dena aukeraz bete nahi… Jarrai ezazu Ametsa-ren istorioa⛅ irakurtzen