Aula Natura

  Pasa den urriaren 24an “Aula natura” ekimena gauzatu genuen eskolan. Gure eguneroko bizitzan ohikoak ez diren hainbat animalia ikusi eta sentitzeko aukera izan genuen. Ikasleek oso gustora bizi izan zuten esperientzia berri bat izan zen, gehienen kasuan honelako animaliekin zuten lehen bizipena izan zen eta.              

Zer da ikas komunitatea?

Zer da Ikas Komunitatea? Batzuk oraindik zertaz ari garen galdetzen ariko zarete. Beraz, modu orokorrean utopiazko zapore goxoko proiektu zientifiko hau zertan datzan azaltzen saiatuko gara. Plana komunitate osoa inplikatzea da, nahiz seme-alabak, aiton-amonak, lagunak edo auzokideak izan, denon artean ikasketa sistema hobetu ahal izateko, bizikidetza ahalbidetuz eta solidaritatea bultzatuz. Eta ez, nahiz eta horrela… Jarrai ezazu Zer da ikas komunitatea? irakurtzen

Topic ( Tolosa)

Urriaren 20an LH1 eta LH2 Tolosako TOPIC-era “txotxongiloen etxera” joan ginen. Bertan antzokiko emanaldian  abestu eta dantzatu ondoren, bakoitzak bere txotxongiloa eraiki zuen eta mundu osotik ekarritako mila eta berrehun panpintxoak  biltzen dituen museo zoragarria ikusi genuen.  Primeran pasa genuen!