Otsailak 21 Iruñera joan ginen Parke Polora. 1. 2. 3. eta 4. mailakoak joan ginen eta bide heziketari buruz asko ikasi genuen.
Egilea: Administración
URAREKIN EXPERIMENTUTAN
Ura gaia landu dugu 4.mailan, eta zer hobeki urarekin esperimentu batzuk egitea baino gaiari amaiera emateko! Primerako arratsaldea pasatu genuen….eta a ze nolako irakasleak bilakatu ziren egun batez 4. mailako gure ikasleak! Bada etorkizunik irakaskuntzan!
BERTIZ 2014-DBH
DBHkoak Bertizen hiru egun eder pasa genituen. Bertan rafting egin genuen Errobi ibaian, zuhaitzetatik zintzilik egon ginen, Bidasoan ere binakako piraguatan ibili ginen, Bertizeko lorategi botanikoa ezagutu genuen… Eguraldia ere lagun izan genuen. Hemen dauzkazue argazki batzuk, pena ibaian ateratzeko aukera ez izatea. Rafting Errekan zehar
Haur Hezkuntza eta buruhandiak.
Ederki pasa genuen Iruñeako txangoan, Haur Hezkuntzako ikasleok. Lehendabizi erraldoi, kiliki eta buruhandiekin eta ondoren super parkean eta Zitadelan (Ciudadela) jolastuz. Primerako tx Bideoa HH
5 eta 6.mailakoak eskiatzen
Aurtengo “Eski kanpaina” dela eta, zorionek, 5. eta 6. mailako ikasle guzti-guztiak animatu ziren eta egun ahaztezinak pasa genituen Izaban, Erronkarin eta Garden. Denetatik egin genuen: etxetik kanpo jan eta lo, parkean eta frontoian jolastu, eskiatu, filma ikusi, herri kirolak, interpretazio zentroa bisitatu, ginkana, e.a. Otorduak Gardeko “Urrutea” kanpinean egin genituen eta loa berriz, bertako… Jarrai ezazu 5 eta 6.mailakoak eskiatzen irakurtzen
AREAZKO KOADROAK
Ze artistak ditugun dbh2-ko ikasleak, ikusi zeinen kuadro ederrak egin dituzten.