3.zikloko ikasleek martxoaren 31n, jolas kooperatiboetan aritzeko aukera izan zuten. Talde lana sustatu, irabazlerik gabeko jolasak izatea, denen parte hartzea bultzatu eta bermatzea… horiek ziren gure helburuak eta lortu genuen. Honekin amaituta, herritik bueltatxo bat eman genuen eta presara gerturatu ginen. Bertan umeak gustora ibili ziren jolasean eta baita urarekin freskatzen ere.
Kategoria: LH5
Jolas kooperatiboak
LH5 eta LH6ko ikasleek ikastaro bat izan zuten jolas kooperatiboen inguruan. Irabazi edo galtzen diren egoerak alde batera utzi eta denen artean helburuak lortzearen garrantzia landu eta indartu zen. Gustora aritu ziren eta ideia interesgarriak ikusi ahal izan genituen aurrerantzean lantzeko.
AMETS HARRAPATZAILEAK
5. mailako ikasleak, azkeneko hiruhilabetean, etxetik Amerindiarrak gaia landu dute. Gaiarekin lotuta eta amets politak izateko helburuarekin, eta etxean zeukaten materiala probestuz amets harrapatzaile bana egin dituzte. Lan bikina eta emaitza oso politta. Eta gogoratu, AMETS ONAK IZAN!! https://drive.google.com/file/d/1zhYIMF4uEsRUPb3PtTKGCp_DBJxjliUi/view?usp=sharing https://drive.google.com/file/d/1aA6pMtCsC6z5g-Oa38cAvKZd1fPpIT78/view?usp=sharing https://drive.google.com/file/d/1waX8p3kXTAWCn8Wd5kJTcw-n_tAPwv9m/view?usp=sharing
Koronabirusa ikasleentzat
Art-eko arloan, gaur egun bolo bolo dabilkigun gaiaren inguruko hausnarketa bat egiteko parada izan dute. Ikalseek marrazki edo eskulan bidez adierazi dute koronabirusa hitza entzunda zer datorkien burura. Hemen dituzue egin dituzten artelanak:
English lapbooks
LH5 gelako ikasleek ingleseko arloan lan interesgarria egin dute. Intza, Azkarate, Betelu eta Tolosaren inguruko informazioa landu dute eta informazioa horrekin lapbook-ak sortu dituzte. Honez gain, LH 1, 2 ,3 eta 4. mailatan aurkeztu zituzten. Oso esperientzia aberasgarria bailarako herrien eta ondoko herrien inguruko informazioa ikasleekin lantzea eta denekin partekarzea.
Giza gorputza
LH5-ko ikasleak giza gorputza lantzen aritu dira natur zientzietako arloan. Ohiko edukietatik aparte eta gaiaren nondik norakoak aberastu asmoz, beren lanetan giza gorputzaren zaintzarekin eta osasunarekin gertuko harremana duten gurasoak beren ekarpenak egitera gonbidatu ditugu. Oso interesgarria eta polita izan da, eta ikasleek begiak irekita eta belarriak tente entzun dituzte gurasoen hitzak. Eskerrak eman Amaia,… Jarrai ezazu Giza gorputza irakurtzen