Atabal okindegira bisita

LH 5-6 ko ikasleak atabal okindegian izan ziren pasa den astean. Bertan, okindegi bateko nondik norakoak ezagutzeko aukera izan zuten; tresneria, lehengaiak, makinak… Horrez gain, egun batez okindegi lanetan aritzeko aukera izan zuten, bizkotxoa, ogia eta pastelak egin zituztelarik. Oso onak atera zitzaizkien, eskolan dastatzeko aukera izan genuen eta. Esperientzia bikaina eta nola ez eskerrak… Jarrai ezazu Atabal okindegira bisita irakurtzen

Hazien inguruan ikasten

Berriro ere Jose Mariren bisita izan genuen, honako honetan, hazien inguruan aritu ginen hizketan. Bere jakintza transmititu zigun eta ikasleak arretaz entzun zuten. Gainera, bere etxetik haziak ekarri zituen eta ikasleek ontzi batzuetan landatu zituzten. Esperoan gaude ea zein den emaitza eta bide batez ateratzen diren landareak gure baratzean landatzeko irrikitan.

Argitaratua
DBH,LH 3 gisa sailkatuta

HH eta 3. zikloko ikasleak

Urte batzuk dira martxan jarri genuela dinamika hau. 3.zikloko ikasleek HH-ko ikasleei liburu bat irakurtzen diete, horretarako lehenago etxera eraman eta honen prestaketa egiten dute gero txikienei irakurtzeko. Oso dinamika polita eta aberasgarria, bai zaharrenak eta bai txikienak momentu oso polita bizitzen dute.

Talde interaktiboak 6.mailan

Ikasturtea aurrera doa eta dakizuen bezela talde interaktiboen dinamikak aurrera darrai. Oraingo honetan, Jose Mari eta Amaia, talde interaktiboetan parte hartzera etorri zaizkigu 6. mailara, oso gustora aritu gara.

Argitaratua
LH 3 gisa sailkatuta

Bailarako iragana ezagutuz

Jose Mari Buldainen bisita izan genuen LH6-ko ikalseek. Astelehenean etorri zen gure gelara Betelun egon zen balnearioaren inguruan zenbait kontu kontatzera eta horretaz gain orain dela urte dexente Betelu eta Araitz nolakoa zen kontatzera;txokolate fabrika bat egon zela Betelun, kotxeak konpontzeko tailer bat egon zela garai haietan, nahiz eta Betelun eta Araitzen oso kotxe gutxi… Jarrai ezazu Bailarako iragana ezagutuz irakurtzen

Argitaratua
LH 3 gisa sailkatuta

AKROSPORT KOREOGRAFIAK

Aurreko batean esan bezala, LH-ko maila ezberdinetan akrosport lantzen egon gara. Asteetako lanaren emaitza jada jaso dugu eta ikusgai ditugu koreografia batzuk. Kasu honetan,LH5-ko ikasleen koreografiak dira. Emaitza oso polita izan da, abesti eta estilo desberdinak landu dituzte baina denetan oso koreografia politak eta ikusgarriak geratu dira. Talde lan bikaina egin dute eta ederki moldatu… Jarrai ezazu AKROSPORT KOREOGRAFIAK irakurtzen