Oso goiz bizia izan da, ezustekoz, emozioz eta …. “ametsez” betea, batez ere ametsez betea. Joan ezin izan zaretenentzat, jakin ezazue zozketaren irabazlea ” Enrike Hidalgo Lopez ” izan dela. Zorionak! Hemendik aurrera zuen partea hasten da. Hausnartu, etorkizunari begira jarri nolakoa izatea gustatuko litzaizuekeen pentsatuz, zuen ametsak aukeratu eta bailaran zehar jarri ditugun postontzietan sartu. Eguberrietako… Jarrai ezazu Zorionak eta Urte Berri On!🎄 irakurtzen
Etiketa: jaialdia
Dena prest dago🚀
Hau da egun handiaren aurretik azkeneko astea. Egun handia? Eguberriko jaialdia. Iadanik badakizue zergatik jarri dugun egun honetan muga. Eskolan beti jai eguna da eta ondoren Eguberrietako oporrak datoz, gure amets sakonenak aske uzteko garai egokiena, beraiei buruz hausnartzeko, erabakiak hartzeko eta hostotxo eta euri tantetan idazteko. Jaialdirako azken entseguak datoz, inspiratuko gaituen antzezlana izango… Jarrai ezazu Dena prest dago🚀 irakurtzen
Jaialdia. Gure antzezlan komunitariorako gutxiago geratzen da🎭
Ez zegoen zalantzarik! Araxes eskolako frontoian abenduaren 22an izango den Eguberri jaialdiaren gaia gure Ikas Komunitatea izango da. Antzeztokia irudikatzen duzu? Mundu guztia amesteko arimaz beterik eta etorkizunera begira dagoelarik, irrikaz itxarongo dugu ekitaldia hasteko momentua. Ez dizuegu esango aurten egingo den antzezlanaren edukia zein den, baina bai gure iraganaz, orainaz eta etorkizunaz hitz egingo dela. Kalejira… Jarrai ezazu Jaialdia. Gure antzezlan komunitariorako gutxiago geratzen da🎭 irakurtzen