Leire eta Naroa

Leire eta Naroa irakasleak, gure eskolan lanean aritutakoak bisitan etorri zitzaizkigun. A ze sorpresa!

KALE ANTZERKIARI AGUR!!

Pasa den astean kale antzerkiko azken klasea izan genuen. Umeei mundu berri batekin gozatzeko aukera eman dien esperientzia izan da hau. Gozamen eta plazer handia Iñaki bezelako laguntzaile batekin kontatu izana. Eskerrak eman berari eskeinitako denboragatik. Hona hemen aragzki eta bideo batzuk… https://drive.google.com/file/d/1k3ESu-TrUa9-pM3cRFDkZ4zEG-HzcfbJ/view?usp=sharing https://drive.google.com/file/d/1dDoaB0_IMfTUGgpnQFG7_9RyiYjQWqoi/view?usp=sharing https://drive.google.com/file/d/1WaKGMpUpgJ16yrS6UXGVYnlPGHsRRWRe/view?usp=sharing https://drive.google.com/file/d/1Gh9XO1RxIhK5eiInHcXXnwkZ4g0_jqQ4/view?usp=sharing

Bagara… Bagara…

Inauterietan “bagara bagara” eskolako kantaren koreografia dantzatzeko asmotan gabiltza. Etxean ikusi nahi baduzue hemen dituzue abestia eta koreografia. LH6-ko ikasleak dira eredu, animatu entsaiatzera, bai etxean eta bai eskolan egingo diren entsaioetan. Mila esker!! KOREOGRAFIAhttps://drive.google.com/file/d/1xikzw7f85kbwOyrISWfYVY7_Jt5LDTtY/view ABESTIAhttps://drive.google.com/file/d/1jbutiC0GNoijQKT-EH9bxJEL_-PciOIe/view

Gabonak

Urtero bezala aurten ere eskolan gabonak ospatu ditugu. Hilabete pasa da egun hartatik, baina sentsazio onarekin jarraitzen dugu oraindik. Antzerkiak, abestiak, txotxongiloak, txistulariak… denetik izan genuen. Ondoren hamaiketako mundiala egin genuen, gurasoen ekarpenei esker. Olentzeroren bixita izan genuen hamaika opari banatu zizkigularik… Hona hemen argazkiak, kosta zaigu denak elkartzea baina hemen dituzue.

Arnas sistema ezagutuz

LH4-ko ikasleak natur zientzietako arloan gure gorputza ezagutzen ari gara. Gure arnas-sistemak nola funtzionatzen duen jakiteko, esperimentu batzuk egin ditugu; hona hemen adibide bat.

Argitaratua
LH 4 gisa sailkatuta

Rokodromoa

Eskolan gune berri batez gozatzeko aukera dugu, rokodromoa. Patio batzordeak egindako hamaika bileren fruituetako bat dugu. Guraso baten laguntza izan dugu amets hau egi bihurtzeko. Beste pauso txiki bat eman dugu gure ametsetako eskola osatzeko.