Amets garaia bukatzen da

Ea, ba, jeiki! Esnatzeko ordua da. Triste zaudete? Ezzzz, ezta pentsatu ere. Gure ametsak egi bilakatzen hasi nahi badugu martxan jarri behar dugu, eta horretarako ohetik altxa behar gara eta….arnasa hartu! Postontziak bildu eta ametsak sailkatu behar dira, baliabide materialekin zerikusia dutenak sailkatuz, metodologiarekin zerikusia dutenak… etab. Amets mota bezain besteko multzoak egingo dira. Horretarako… Jarrai ezazu Amets garaia bukatzen da irakurtzen

Jardunaldi Jarraia

Gaboooon denoi!!!!! Gaur egindako bozketaren emaitza 103 bozkatzeko aukeratik 100ek parte hartu duzue 79 BAI 19 EZ 2 ZURIAK Beraz proiektuarekin aurrera egitea erabaki duzue Milesker parte hartzeagatik

Transexualitatea eta errefuxiatuen inguruan hausnartzen

ELKARRIZKETAREN KRONIKA – HA 5. eta 6. mailak EUSKERAZ Zer egin dugu: S.C. izeneko emakume tranxexual bati elkarrizketa bat egin diogu. Horretaz aparte errefuxatuei laguntzen dago Grezian eta Lesbosen. Noiz: 2018ko urtarrilaren 1ean (ostegunean) egin diogu H.A.-ko saioan. Skype bidez egin diogu. Zergatik: transexualitatearen gaia ari ginelako lantzen eta gehiago ikasi nahi genuelako, eta horrelako aukera edukita SCri… Jarrai ezazu Transexualitatea eta errefuxiatuen inguruan hausnartzen irakurtzen

Gure Komunitatea. Herri Txiki Infernu Handi

Abarka bakoitzari 6 metroko lokarria jartzen dio Peiok Peiorekin izan da Mikel Pagadi Azkaraten. Peiok abarkak erabiltzen ditu egunero, kaletik zein etxetik ibiltzeko. Abarkak behar bezala lotzen erakutsi dio Pagadiri. Florentinak gimasioa egin dio ilobari, fitnessa ondo ulertzen ez duen arren Zuhaitz Gurrutxaga Aritzekin izan da Arriben. Aritzek gimnasio bat egin du amonaren etxean ‘fitness’… Jarrai ezazu Gure Komunitatea. Herri Txiki Infernu Handi irakurtzen

Includ-ed proiektua

Eguberrietako oporren ostean, eta erronkaz betetako 2018 urtea aurretik dugula, gure Ikas Komunitateaz gauza gehiago ezagutzen hasiko gara. Amets garaian azaldu genuen eraldaketa hau ez zela zoriaren ondorioz emango, arrakastazko ekintza batzuen ondorio bezala baizik, oinarri zientifikoa duten ekintzak. Ekintza hauek INCLUD-ED izeneko europear ikerketa proiektuak aztertu zituen. Bertan konprobatu zen, beste gauza batzuen artean, ekintza… Jarrai ezazu Includ-ed proiektua irakurtzen

Jardunaldi jarraiaren bozkaketa

Dagoeneko klaustroak eta Eskola Kontseiluak egitasmoa onartu du. Orain familiei dagokizue erabakia hartzea: ● Ikasle bakoitzagatik bozka bat​ eman dezakezue, familiaka. ● DBH2ko ​ikasleengatik ez d​ago bozka aukerarik ● Aurrera ateratzeko, erroldaren 3/5ak behar dira ( 62 bozka baiezkoak​). Halaber, jakitera ematen dizuegu bozketa ikastetxean eginen dela, urtarrilaren 18an, hurrengo tarteetan eskolako liburutegian: ● 9:15-10:00… Jarrai ezazu Jardunaldi jarraiaren bozkaketa irakurtzen