NEANDER-EN BISITA

Eskola mailan denboraren lerroa lantzen ari gara eta HH eta LH1-eko ikasleei historiaurrea lantzea dagokigu. Hau horrela izanda, aurreko astean sorpresa batzuk izan genituen.

Eskolara iritsi eta gelako atean, kobazulo batekin topo egin zuten ikasleek. Gainera, gelara sartu eta Neander izeneko pertsonaia bat aurkeztu zen, makilez, hezurrez eta harriz beteriko kaxa batekin.

Bere bizimodua ikertzeko prest gauden galdetu digu Neanderrek. Erronka horri aurre egiteko prest gaude eta gure bizimodua azaltzeko irrikitan ere.

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.