Urriaren 20an LH1 eta LH2 Tolosako TOPIC-era “txotxongiloen etxera” joan ginen. Bertan antzokiko emanaldian abestu eta dantzatu ondoren, bakoitzak bere txotxongiloa eraiki zuen eta mundu osotik ekarritako mila eta berrehun panpintxoak biltzen dituen museo zoragarria ikusi genuen. Primeran pasa genuen!