Berriro ere hasi gara gelan egiten ditugun lanak beste ikasleei erakusten eta aurkezten. Kasu honetan eskolako txikienei aurkeztu zaizkie. Alde batetik, Mikel Askaraik dinosaurioen inguruko aurkezpena egin zuen eta bestetik LH3ko ikasleek ingleseko aurkezpenak egin zituzten. Gustora egon ziren bai entzuten zeudenak eta baita aurkezten aritu zirenak. Seguru gehiago egiteko aukera dugula…
Kategoria: Gure Komunitatea
Santa Ageda
Aurten Errazkinen ospatu da bailarako Santa Ageda bezperako eguna. Eskolan entsaioa egin zen goizean eta arratsaldean Errazkinen barrena ibili zen jendea kantari. Giro polita sortu zen eta gustora aritu ginen kantari lurra eta natura esnatu asmoz. Ea aurtengoa urte ona izaten dugun guztiok!
Liburutegiko txoko morea
Pixkanaka pixkanaka gure eskolako liburutegia osatzen goaz. Kasu honetan betaurreko moreak jantzi eta txoko morea sortu dugu. Bertan hezkidetzaren inguruko adin desberdinetarako liburuak aurki ditzakegu, bai ikasleek eta bai eskolara gerturatzen den edonork eskura dituelarik.
Janari bilketa
Guraso agurgarriak: Aurtengo kurtsoa amaitzearekin batera, Gogor Elikagai Bankutik elikagai-bilketa antolatu nahi dugu eskola mailan, ekainaren 14tik 18rako astean. Banku honek, atxikitutako testuan azaldu bezala, Araitz-Betelu, Larraun-Lekunberri, Irurtzun, Lakuntza eta Etxarriko beharrean dauden hainbat familia hornitzen ditu. Bankuaren helburua beharrean dauden familiei oinarrizko produktuak eskeintzea da, beti ere kontuan izanik, eta azalduz, pobreziaren erantzule nagusia gaur egungo sistema ekonomikoa dela. Araxes… Jarrai ezazu Janari bilketa irakurtzen
Haziak
Denboran atzera eginda, badira 3 urte “kaputxina” haziak banatu genituela komunitatean. Hazi horietatik sortutako landareen argazkiak bidali dizkigu komunitateko partaide batek. Hazi txiki haietatik atera diren landareak ikusteak ilusio berezia egin digu. Eskerrak eman argazkia bidali duen pertsonari eta beste edonork antzeko ekarpena egin nahi badu gustora jasoko dugu.
BIZIKIDETZA BUZOIEN BANAKETA
Dakizuenez bizikidetzaren inguruko ekimen berria jarria dugu martxan, eta aste honetan herriko eta bailarako txoko desberdinetan buzoiak kokatu ditugu. Helburua, jendeak gure komunitateko bizikidetza hobetze aldera proposamenak luzatzea. Ea denon artean ekimena arrakastatsua izatea lortzen dugun. Hemen dituzue buzoien banaketaren inguruko argazkiak…