Sare sozialen ikastaroa

LH6ko ikasleek sare sozialen inguruko ikastaroa egin zuten. Hauen erabilpenaren inguruko gogoeta bat egiteko balio izan zien, jolasen bidez egoera desberdinak planteatuz. Hauen erabilpenaren arriskuak ere azaleratu ziren. Ikastaro interesgarria egunerokoan eskura ditugun balibideen erabilpen egokia bermatzeko.

Argitaratua
LH6 gisa sailkatuta

Koronabirusa ikasleentzat

Art-eko arloan, gaur egun bolo bolo dabilkigun gaiaren inguruko hausnarketa bat egiteko parada izan dute. Ikalseek marrazki edo eskulan bidez adierazi dute koronabirusa hitza entzunda zer datorkien burura. Hemen dituzue egin dituzten artelanak:

Paisaiak marrazten

Lh6-ko ikasleak paisaiak marrazten aritu ziren. Berezitasun bat dute paisaia hauek, denak arkatzez soilik daudela eginak. Oso lan polittak dira eta ginera oso gustora aritu ziren.

Argitaratua
LH6 gisa sailkatuta

BERRIA ETA EKOGUNEA

LH5 eta LH6-ko ikasleak Berria egunkariaren egoitza bisitatzen izan ziren. Bertan, egunkariaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izan zuten eta gainera, Martxelo Otamendi zuzendariaren hitzaldi bat izan zuten. Eguna probestu asmoz, Ekogunera joan ziren. Ekogunea etorkizun jasangarriago bat lortzeko makina bat ideia proposatzen dituen parkea da. Bere misioa kontzientziaziotik ekintzara igarotzeko bidea erraztea da hezkuntza, aisia eta berrikuntzaren bitartez. Ikasleek… Jarrai ezazu BERRIA ETA EKOGUNEA irakurtzen

Argitaratua
LH5,LH6 gisa sailkatuta

ARTS AND CRAFTS: GRADE 6

LH6-ko ikasleek ez dute askorik behar ongi pasatzeko. Materialen birziklapena aintzat hartuta, inguruan aurkitutako materialekin jostailuak sortu dituzte. Gustora aritu dira talde lanean sormen prozesuan eta emaitzarekin gustora geratzeaz gain, ongi pasatzeko probestu dute sortutako jostailuekin jolastuz. Hona hemen adibide batzuk.

Argitaratua
LH6 gisa sailkatuta

ARTS AND CRAFTS

GRADE 1 AND 2: ederrak gure 1.zikloko ikasleek egindako lana apaingarriak eginez. Lan handia egin dute, jarrai dezatela horrela!!! GRADE 5: 5. mailakoak sormena lantzen aritu dira eta gailu berriak asmatu dituzte! Gure etorkizuna beraien esku dago! Azkenik, aipatu LH eta DBH-ko ikasleek elkarlanean gure eguberritako ikuskizunerako eszenatoki atzeko mural bat egin dutela. Hemen aurrerapen… Jarrai ezazu ARTS AND CRAFTS irakurtzen