Maiatzaren 8an, LH2 eta LH3ko ikasleak, “Beteluko Urak” bisitatu ditugu, Marikarmen eta Edurneren eskutik. Harrera ezinhobea egin digute eta den-dena kontatu digute. Hasteko, ura nondik hartzen den eta dauden Iturriak erakutsi dizkigute: Dama Iturri, Iturri Santu eta Ur beroa. Uraren onurek harrituta utzi gaituzte! Ondoren, lantegia barrutik ikusi dugu: Ontziak non sortzen dituzten, ura ontziratu… Jarrai ezazu BETELUKO IKASLEAK “BETELUKO URETAN” irakurtzen
Kategoria: LH 2
TOPAKETA ZORAGARRIA GORRITIREKIN
Maiatzaren 15ean, osteguna, Beteluko Araxes ikastetxeko LH2 eta LH3ko ikasleak, Juan Gorriti bisitatzera joan ginen. Talde Elkarreragiletan, “Gorriti” elkarrizketatu nahi genuela adostu ondoren, galderak prestatu genituen. Ondoren, gonbidapena luzatu genion baina beldur ginen ez ote zuen onartuko, baina….suertez baietza jaso genuen. Eskolatik hain hurbil bizi denez, oinez joan ginen. Txarok, bere emazteak, egin zigun ongietorria.… Jarrai ezazu TOPAKETA ZORAGARRIA GORRITIREKIN irakurtzen
LEZAETATIK BETELURA
LH2 eta LH3ko ikasleak, apirilaren 12an, osteguna, eguraldi bikaina iragarrita zegoela ikusita, udaberriari ongi etorria egin diogu. Lezaetara taxiz joan eta oinez itzuli gara. Eguzkiak ederki berotu gaitu aldapa gora, batez ere. Bertako altxorrak ezagutzeko aukera paregabea izan dugu bertakoen eskutik (Bakartxo eta Lartaun): etxeak, iturria eta aska, garbilekua, okindegia, parkea, eliza,garai bateko eskola, behorra… Jarrai ezazu LEZAETATIK BETELURA irakurtzen
ZARATE
Irailan egindako ekintza bat berreskuratu dugu, Azken Muga dinamikaren inguruan eginikoa hain zuzen. Antolakuntzatik, mural bat egitera gonbidatu gintuzten. Luixi Aldabururen laguntzaz, gure umeek beraien artista gaitasunak plazaratzeko aukera izan zuten. Gustora egon ziren umeak argazkietan ikusi daitekeen bezala. Laister eskolan, egun hartan egindako lanak ikusgai jartzeko asmoa dugu.
“GAU BELTZA” BETELUKO AMAVIR-EN
Urriaren 31n, Beteluko eskolako LH2 eta LH3ko haurrak, Eleni “ileapaintzaileak” luzatutako gonbidapena onartuz, Amavir-era joan giren “Gau Beltza” ospatzera. Hasteko, “sorginak” eta “adarbakarrak” ongi etorria eman ziguten. Haur bakoitzak bere burua aurkeztu (izena eta nongoa zen esanez) eta aurrean eserita, maskara eta guzti, zeuden egoiliarren artean ezagutzen zuenarengana hurbildu eta agurtu zuen. Ondoren, egoiliarrek, Gau… Jarrai ezazu “GAU BELTZA” BETELUKO AMAVIR-EN irakurtzen
LH1-LH2 ZARAUTZEN
Beteluko Araxes ikastetxeko 1. eta 2. mailako neska-mutilak, azaroan eskaera egin ondoren, ekainaren 6an, astelehena, Zarauzko Igerain Aterpetxean maletak utzi eta Getariara joan ginen, gure lehen kanpaldia bizitzeko asmoz, urduri eta gogotsu. Getarian, Elkanoren eskultura ikusi eta kale estuetatik barna ibili ondoren, hondartzan bainatu ginen eta karramarroak hartzen aritu ginen. Parke batean bazkaldu genuen eta… Jarrai ezazu LH1-LH2 ZARAUTZEN irakurtzen