Tolosako Topic, txotxongiloen museoan hitzordua genuen eta gure taldeko bi kide “gaixorik” zeudelako kezkatuta geunden. Baina ez, ahalegina egin eta hantxe agertu ziren biak gurekin batera joateko. “Lur” antzezlana eskaini ziguten. Bai polita, neska gorputza zuen mutil baten bizipenak. Aitona benetan zoragarria zuen!. Museoan dauden 2 200 txotxongiloen artean ibili eta bakoitzak gure txotxongiloa eraiki… Jarrai ezazu TOLOSAKO TOPIC irakurtzen
Kategoria: LH 2
ARTS AND CRAFTS
GRADE 1 AND 2: ederrak gure 1.zikloko ikasleek egindako lana apaingarriak eginez. Lan handia egin dute, jarrai dezatela horrela!!! GRADE 5: 5. mailakoak sormena lantzen aritu dira eta gailu berriak asmatu dituzte! Gure etorkizuna beraien esku dago! Azkenik, aipatu LH eta DBH-ko ikasleek elkarlanean gure eguberritako ikuskizunerako eszenatoki atzeko mural bat egin dutela. Hemen aurrerapen… Jarrai ezazu ARTS AND CRAFTS irakurtzen
Euskararen eguna
Pasa den azaroaren 29an euskararen eguna ospatu genuen eskolan. Honako izan zen egitaraua: -Lehenik, DBH-ko ikasleek Mikel Laboaren inguruko aurkezpen bat egin zuten. -Ondoren Asisko Urmeneta marrazkilariaren bisita izan genuen, eta marrazkilaritza ikastaro express bat jaso genuen. -Bukatzeko, euskal kanten inguruko karaokea bat egin genuen ikasle eta irakasle guztiek abestu genuelarik.
ENGLISH
Ingeleseko saio bakoitzean betidanik laguntzaile bat dago… baina aurten, gure tiger edo monkey hartuta, ingelesez hainbat gauza esan dituzte… galdetu zuen etxeetan!!
INTERACTIVE GROUPS
Ingelesean ere talde interaktiboak egiten hasi gara! Maila bakoitzak hilabetean behin egingo ditu… gonbidatuak zaudete! Everybody is welcome!
THE ELVES AND THE SHOEMAKER
Ingleseko arloan ia ikasgela guztietn antzerkia landu zuten ikasturte bukaeran. Kasu honetan LH4-ko ikasleen argazki batzuk dituzue ikusgai. Hauek ere beste ikasleen aurrean antzeztu zuten. Aurrekoan esan bezala ekimen polita eta gustora egin dutena.