Ingelesean ere talde interaktiboak egiten hasi gara! Maila bakoitzak hilabetean behin egingo ditu… gonbidatuak zaudete! Everybody is welcome!
Kategoria: LH 3
SNOW WHITE
LH6-ko ikasleen ingelerako antzezlana Snow white izan zen. Hauek, Patioko batzordeak sorturiko txoko berri batean antzezteko aukera izan zuten argazkietan ikus daitekeen bezala.
LITTLE RED RIDING HOOD & CINDERELLA
LH5-ko ikasleek ere egin zuten beren ingelerako antzezlana. Kasu honetan taldea bitan banatu eta ondorioz bi antzerki egiteko aukera izan zuten. Alde batetik Little red riding hood eta bestetik cinderella. Hauek ere gustora aritu ziren eta antzerki benetan politak egin zituzten.
Ipuin ez sexista digitala
LH6-ko ikasleek HA-ko saioetan gai sozialak eta egunerokotasunean oinarrituak lantzen dituzte. Helburua, kontzientzia hartzen joatea gure gizartean dauzkagun arazoen inguruan. Honela, liburu digitalak egin dituzte sexismoaren gaiaren inguruan. Hemen dituzue ikusgai… https://drive.google.com/file/d/1_GIkPGTLzEYA7C3ZDPdh4XPQS0_0GgEv/view https://drive.google.com/file/d/1IPzujeJXJ5h-PZXkb1ehBw_mJq5cL2sP/view
Tutore irakurle, 3.zikloa eta HH
Badira urte batzuk dinamika hau martxan jarri genuela eskolan. Helduagoak diren ikasleak HH-ko ikasleekin elkartzen dira eta ipuinak irakurtzen dizkiete. Oso dinamika polita eta aberasgarria, eta bai batzuk eta bai besteak gustora egoten dira. Honela, pixkanaka adin ezberdinen arteko interakzioa indartzen goaz.
LH 5-6 Aurtitzen
Aurtitzen izan ziren LH5-6 mailako ikasleak. Denetik egiteko aukera izan zuten: jolasak, inguruetara irteera txikiak, errekako uretan sartu, mozorro festa, diskoteka… Hainbat eta hainbat ekintza egin zituzten eta nekatuak iritsi ziren baina esperientzia ahaztezina bizi izan zuten.