LH5 eta LH6-ko ikasleek aukezpenak egin dizkiete lehen zikloko ikasleei ingelesez. LH5-ko ikasleek animalien inguruan egin dute aurkezpena eta LH6-ko ikasleek janari osasungarrien inguruan. Ikasle hauek beraien ingeleseko trebetasuna azaltzeko aukera izan dute,eta era berean, txikienek helduagoek egiten dituzten lanekin gozatzeko aukera izan dute, modu honetan adin ezberdinen arteko interakzioa indartuz.
Kategoria: LH 3
AKROSPORT
Lehen hezkuntzako 4.mailako eta 5. mailako ikasleekin akrosport lantzen hasi gara. Eta zer da AKROSPORT-a? Akrosport edo gimnasia akrobatikoa akrobata bat bestearen gainean jarrita giza piramide, dorre edo beste egiturak egitean datza. Figura bakoitza osatzeko lotura elementuak erabiltzen dira. Elementu hauek saltoak, gurpilak, iraulketak, itzulipurdiak, orekak, eta abar izan daitezke. Lan guztia musika doinu baten erritmoari jarraituz osatzen… Jarrai ezazu AKROSPORT irakurtzen
Energia lantzen
6.mailako ikasleek Energia gaia 3 talde desberdinetan landu dute. Talde bakoitzak lapbook-a egin eta landu ondoren, gelako lagunei azaldu die. Hauek, entzuten zeuden ikasleek, galdera batzuk egin eta nota bat jarri diete.
IRAKURKETA HH-KO IKASLEEKIN
Bigarren hiruhilabetetik aurrera 5.eta 6.mailako ikasleek HHko ikasleei ipuinak kontatzen dizkiete astean behin. Ikasleek bikoteka daude elkartuta, 5 edo 6.mailako ikasle bat HHko ikasle batekin. Oso momentu polita izaten da. Ikasleek gogoz egoten dira eguna noiz iritsiko zain.
AGUR EKAI!
Otsailaren 15ean, duela astebete egin zuen Ekaik bere buruaz beste. 16 urteko gazte transexuala zen Ekai eta bere amak, Ondarroan, bere etxean topatu zuen hilik. 5. eta 6. mailako hainbat ikaslek familia eta lagunen minarekin bat egin eta eskolako atarian muraltxo hau jarri dute.
TOPIC-era BIXITA
Urtarrilaren 26an, egun euritsuan, 3.4.5.6. mailako ikasleekin Topic-era joan ginen. Egun guztian MARIONA izan genuen bidelagun. Lehenik “Solos” antzezlanaz gozatzeko aukera izan genuen baita protagonistak ezagutu eta beraiekin solasteko. Denok liluratuta utzi gintuzten Gure ikasleek bakoitzak bere txotxongiloak egin zuen tailerretan eta azkenik txotxongilo bilduma zoragarria biltzen duen museoa bisitatu genuen. Zein polita izan zen… Jarrai ezazu TOPIC-era BIXITA irakurtzen